131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3770
AGINDUA, 2004ko ekainaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, 2003-2004 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza deialdia, 2004-2005 ikasturtean aplikatzeko egokitzen duena.
1/1994ko Dekretu Legegileak, irailaren 27koak, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen. Dekretu horren IX. atalean zehaztutakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek 2004ko ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren betebehar, baldintza eta epeak egokitu ahal izango dituzte.
2003ko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez (2003ko abuztuaren 8ko EHAA) deialdia egin zen, "Euskal Girotze Egonaldiak (EGE)" programan parte hartu nahi zuten ikastetxeentzat dirulaguntzak arautzeko. Hori dela eta, beharrezko diren betebehar eta epeak egokitu behar dira, 2004-2005 ikasturtean aplikatu ahal izateko.
Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
2004-2005 ikasturtean zehar Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza deialdian parte hartu nahi duen ikastetxeak 2004ko irailaren 1etik hasi eta 2004ko urriaren 8a bitartean, egun biak barne, izango du berariazko eskabide orria bete eta aurkezteko epea.
Gainontzeko datu guztiak, erreferentziako deialdikoak mantenduz, 2004-2005 ikasturteari egokitu zaizkio.
Egonaldia ikasturtearen lehen hiruhilekoan egitekoa bada eta ikastetxeak 17. atalean azaltzen den material osagarria erabili nahiko balu, irailaren 30a baino lehen deitu beharko luke 943 40 46 10 telefonora (Euskal Girotze Barnetegia) eta bertan esango zaio zein egunetako azalpen saiora aurkeztu behar duen materiala jaso ahal izateko.
2. artikulua.– Eskabideak.
Deialdi honetan parte hartu nahi duen ikastetxeak Agindu honen eranskin gisa ageri den eredua erabiliko du. Orri eredua igorri beharko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzura, edo Administrazio eta Prozedura legeak finkatutako beste edozein bide erabili.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Deialdi hau aurrera ateratzeko 120.000,00 euro erabiliko dira 2004ko ekitaldian Aurrekontu Orokorretan horretarako zehaztutakoaren kontura.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena.– Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
2004-2005 ikasturteko
EUSKAL GIROTZE EGONALDIETARAKO (EGE)
LAGUNTZA ESKABIDEA (1)
IKASTETXEAREN DATUAK
Izena: 	Herria 	Tf.: 	Ikastetxe publikoa n Ikastetxe pribatua n
Gaiaren arduradunaren izen-abizenak 		Ikastetxearen kodea nnnnnn
IKASGEL(AR)EN ETA EGONALDI(AR)EN DATUAK ETA AURREKONTUA
	Maila/gela	Eredua	Irakasle arduradunaren	 Egoitza	Egoitzaren	(2)	Egonaldiaren	Egun kop.	Egoiliar	Egun eta 	Egoitza
			izen-abizenak		herria	A/B/G	datak	 	kopurua	egoiliarreko	gastuak
						N/I/X				prezioa	 guztira
										
										
										
										
										
										
LMHko 3. edo 6. mailako taldeekin deialdi honetako eskaintza berezia baliatu nahi duzu? Egoitza gastuak guztira	
(ikus deialdiaren 17. atala) Bai n Ez n 	
GAINERAKO GASTUAK
Garraio gastuak 		Garraiobidea(k)		Garraio gastuak
Irakasle-monitoreak		Zenbat?		Bakoitzaren ordainketa		 Irakasle-monitore gastuak
Bestelakoak 		Zehaztu 		Bestelakoak
				Bestelakoak
				Bestelakoak
	Gainerako gastuak guztira
	EUSKAL GIROTZE EGONALDIEN AURREKONTUA GUZTIRA
Zuzendariaren sinadura	Ikastetxearen zigilua	Arduradunaren sinadura
		(e)n, 2004ko 	aren 	(e)an
(1).–	Ikastetxe bakoitzak eskabide orri bakarra aurkez dezake. Erantsita aurkeztu behar d(ir)a, ezinbestean, egoitzak/ek egonaldi jakin horretarako/horietarako propio luzatutako egonaldi aurrekontua(k) n (Ikus 12. oinarri-araua)
(2).–	(2) A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa, N=Nafarroa, I=Iparraldea, X=Beste nonbait
EUSKAL GIROTZE EGONALDIAREN PROGRAMA (3)(4)	 Maila/gela 	 Arduraduna 	
1.– Aurrelanak. Adierazi labur-labur eta helburuetan luzatu gabe nola egin diren egonaldiaren prestakuntza eta ikasleen motibazio lanak:
	
	
	
	
	
	
	
	
2.– Egonaldiaren programa
	1. EGUNA	(5)	2. EGUNA	(5)	3. EGUNA	(5)	4. EGUNA	 (5)	5. EGUNA	(5)
		TT		TT		TT		TT		TT
		TH		TH		TH		TH		TH
Motibazio saioa										
Goizeko 1. saioa										
Goizeko 2. saioa										
Bazkalordukoak										
Bazkalondoa										
Arratsaldeko 1. saioa										
Arratsaldeko 2. saioa										
Afalordukoak										
Afalondokoak										
Azaldu labur-labur ikasleek euskaraz egiteko zer estrategia erabiliko diren eta zein baliabiderekin burutuko diren:
	
	
	
	
	
3.– Ikastetxeko jarraipena. Azaldu egonalditik ikastetxera itzuli ondoren euskararen erabilera ohiturei eusteko zer egingo den:
	
(3) Ikasgela bat baino gehiago direnean, orrialde honen fotokopiak egin eta bakoitzeko honelako orrialde bat bete behar da.
(4) Eskabide-orri honi erantsita bidal daitezke komenigarri jo daitezen agiriak.
(5) TT=Talde txikietan banatuta / TH=Talde handi edo osoan.