131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3765
EBAZPENA, 2004ko uztailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile izateko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda aditzera ematen duena.
2000ko ekainaren 22ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko, 2000. urteko enplegu publiko eskaintzako hautaketa-prozesuetako oinarriak onartu ziren. Horien artean, goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile izateko hautaketa-prozesuko oinarriak.
Hautaketa-prozesu horretan, gainditutakoen behin betiko zerrenda, eta eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu egin dira. Halaber, deitutako lanpostuei dagokienez, izangaiek lehentasunen hurrenkera adieraz dezaten deialdiak ezartzen duen epea iragan egin da.
Deialdiaren oinarrien 8.4 atalari jarraituz, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin behineko zerrenda argitaratzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du; zerrenda honen aurka erreklamazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea ezarriz.
Guzti hori kontuan hartuta,
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile izateko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda aditzera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen eranskinean azaltzen da.
Bigarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatzen den zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.
Hirugarren artikulua.– Hautatutakoen behin betiko zerrenda, 2004ko abuztuaren 13an, argitaratuko da, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, bai www.ivap.org y www.ej-gv.es interneteko helbideetan.
Laugarren artikulua.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
I ERANSKINA
ANEXO I
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOKO ITZULTZAILE
IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUKO HAUTATUTAKOEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE SELECCIONADOS Y PUESTOS OBJETO DE ADJUDICACIÓN CORRESPONDIENTE AL PROCESO SELECTIVO
PARA EL INGRESO EN PLAZAS DE TRADUCTOR DEL CUERPO SUPERIOR FACULTATIVO DE LA ADMINISTRACION GENERAL
DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
ESLEIPEN ZERRENDA
LISTADO DE ADJUDICACIONES
KIDEGOA: 	118 T.G.-M.K., 	ITZULTZAILEA 	TXANDA: 	IREKIA
CUERPO: 		S.F. TRADUCTOR 	TURNO: 	LIBRE
ENA	IZEN ABIZENAK	LANP 	LANPOSTUAREN IZENA 	DOT 	 SAILA/ERAKUNDEA 	ADM.EGITURAREN ATALA 	LAN-EGOITZA 	MAILA
DNI 	APELLIDOS Y NOMBRE	PUESTO 	DENOMINACION PUESTO	DOT 	 DPTO/ORGANISMO 	CENTRO ORGÁNICO	DESTINO	NIVEL
15358380 BARRUSO LAZKANO, IÑIGO 	1579 	ITZULTZAILEA 	3 	KULTURA 	ZERBITZU ZUZ. 	VITORIA-GASTEIZ	22
		TRADUCTOR 		CULTURA 	DIR. SERVICIOS
16033615 ESPAÑA OCIO, EDORTA 	1579 	ITZULTZAILEA 	13 	 HEZK, UNIBER, IKERK. 	ADM. DIRUBID. ZUZEN 	VITORIA-GASTEIZ 	22
16261029 GAUNA RODRÍGUEZ, JOSEBA IÑAKI 	1579 	ITZULTZAILEA 	5 	HAEE 	EUSK. ZUZTZAORD. 	VITORIA-GASTEIZ 	22
		TRADUCTOR 		IVAP 	SUBDIRECCION EUSKERA
14570825 GOROSPE ELEZKANO, EUSEBIO	1579 	ITZULTZAILEA 	8 	NEKAZA, ARRANTZA 	ZERBITZU OROK. ZUZ. 	VITORIA-GASTEIZ	22
		 TRADUCTOR 		AGRICULT, PESCA 	DIR. SERVICIOS GLES.
72435270 IMAZ LEUNDA, MAITE 	 1502 	EHAA-KO ITZULTZAILEA 	3 	 JAUR. LEHENDAKORD. 	JAURL.ID/LEGEB.H.ZUZ 	VITORIA-GASTEIZ	23
			TRADUCTOR B.O.P.V. 		VICEPRES. GOBIERNO 	D. SEC.GOB.Y REL.PAR
15996038 PAGOLA URTEAGA, JUANJO	1579 	ITZULTZAILEA 	6 	HAEE 	EUSK. ZUZTZAORD. 	VITORIA-GASTEIZ	22
24405127 PASTOR NARBAIZA, JUAN JOSÉ 	1579 	ITZULTZAILEA	12 	 ETXEB. GIZARTE GAIAK 	ZERB. ZUZ. 		VITORIA-GASTEIZ 	22
		TRADUCTOR 		 VIV. Y AS.SOC.	DIR. SERV.
14591640 URCELAY AGUIRRE, JOSE ALBERTO 	1502 	EHAA-KO ITZULTZAILEA 	2 	JAUR. LEHENDAKORD. 	JAURL.ID/LEGEB.H.ZUZ 	VITORIA-GASTEIZ 	23
16285515 URKIA GALARTZA, JOSEBA 	1502 	EHAA-KO ITZULTZAILEA 	1 	JAUR. LEHENDAKORD. 	JAURL.ID/LEGEB.H.ZUZ 	VITORIA-GASTEIZ 	23
		TRADUCTOR B.O.P.V. 	 	VICEPRES. GOBIERNO 	D. SEC.GOB.Y REL.PAR
16275232 ZUAZABEITIA OLABE, MIREN EDURNE	1502 	EHAA-KO ITZULTZAILEA 	6 	JAUR. LEHENDAKORD. 	JAURL.ID/LEGEB.H.ZUZ 	VITORIA-GASTEIZ 	23