Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3764

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoko informazio zientzietako lizentziatu izateko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda aditzera ematen duena.

2000ko ekainaren 22ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko, 2000. urteko enplegu publiko eskaintzako hautaketa-prozesuetako oinarriak onartu ziren. Horien artean, goi-mailako teknikarien kidegoko informazio zientzietako lizentziatu izateko hautaketa-prozesuko oinarriak.

Hautaketa-prozesu horretan, gainditutakoen behin betiko zerrenda, eta eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu egin dira. Halaber, deitutako lanpostuei dagokienez, izangaiek lehentasunen hurrenkera adieraz dezaten deialdiak ezartzen duen epea iragan egin da.

Deialdiaren oinarrien 8.4 atalari jarraituz, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin behineko zerrenda argitaratzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du; zerrenda honen aurka erreklamazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea ezarriz.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoko informazio zientzietako lizentziatu izateko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda aditzera ematea. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean azaltzen da.

Bigarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatzen den zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Hirugarren artikulua.– Hautatutakoen behin betiko zerrenda, 2004ko abuztuaren 13an, argitaratuko da, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, bai www.ivap.org y www.ej-gv.es interneteko helbideetan.

Laugarren artikulua.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I ERANSKINA
ANEXO I
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOKO INFORMAZIO ZIENTZIETAKO
LIZENTZIATU IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUKO HAUTATUTAKOEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE SELECCIONADOS Y PUESTOS OBJETO DE ADJUDICACIÓN CORRESPONDIENTE AL PROCESO SELECTIVO PARA EL INGRESO EN PLAZAS DE LICENCIADOS EN CIENCIAS DE LA INFORMACIÓN DEL CUERPO SUPERIOR FACULTATIVO DE LA ADMINISTRACION GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
ESLEIPEN ZERRENDA
LISTADO DE ADJUDICACIONES

KIDEGOA: 	039 T.G.-M.K., 	INFORMAZIO-ZIENTZIETAKO LIZENTZIATUA	 TXANDA: 	IREKIA

CUERPO:		S.F. LDO. CIENCIAS DE LA INFORMACION	TURNO: 	LIBRE

ENA	IZEN ABIZENAK	LANP 	LANPOSTUAREN IZENA 	DOT 	 SAILA/ERAKUNDEA 	ADM.EGITURAREN ATALA 	LAN-EGOITZA 	MAILA

DNI 	APELLIDOS Y NOMBRE	PUESTO 	DENOMINACION PUESTO	DOT 	 DPTO/ORGANISMO 	CENTRO ORGÁNICO	DESTINO	NIVEL

30561616 HAIG SANTAMARIA, NEREA	1046 	INFORMAZIO TEKNIKARI 	1 	 NEKAZA, ARRANTZA	SAILBUR. KABINET. Z. 	VITORIA-GASTEIZ 	21

			TECNICO INFORMACION		AGRICULT, PESCA	D. GABINETE CONSEJER

14251796 ITURREGI AIO, MIREN NEKANE	1217 	ARGITALP./KOMUNIK.A. 	2 	HERRIZAINGOA	TRAFIKO ZUZENDARITZA 	BILBAO 	23

			R.PUB. Y MED.COMUN		INTERIOR	DIR. TRAFICO

15988643 LOPEZ LOIARTE, ANA M.º 	1807 	HE-BAB.TEKNI(HEDAP) 	1 	 HERRIZAINGOA	LARR. AURREGIT. ZUZ. 	VITORIA-GASTEIZ 	23

			T.PROTECC.CIVIL(DIF)		INTERIOR	DIR. ATENCION EMERG.

14595111 MEAURIO ANTON, JOSÉ MANUEL	1732 	PRENTSAKO TEKNIKARIA 	1 	JAURLAR. LEHENDTZA. 	PRENTSA / KOM. ZUZ. 	VITORIA-GASTEIZ 	22

			TEC. PRENSA		PRESID. GOBIERNO	DIR. PRENSA Y COMUNI 	

30553666 OXINALDE RONCERO, JOSE Mª 	1789 	DOKUMENTAZIO TEKNIKA 	 2 	HERRIZAINGOA	HAUTESK./DOKUM.ZUZ. 	BILBAO	22

			TEC.DOCUMENTALISTA 		INTERIOR 	DIR.PROC.ELECT.Y DOC

<FONT FACE="New York">


Azterketa dokumentala