Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3760

IRAGARKIA, Galvanizados Olaizola, S.A. enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzekoa.

Espedientearen kodea: 1-04/V/G

Eskatzailea: Galvanizados Olaizola, S.A.

Jarduera: galbanizatuak

Jardueraren kokalekua: Txiki Erdi auzoa, z/g - Zumaia (Gipuzkoa)

Ingurune hartzailea: Narrondo ibaiaren itsasadarra

Isurketa-gunea:

UTM koordenatuak: X= 559.946

Y= 4.792.820

Isurketaren mota eta bolumena: hozteko urak (urtean 6.600 m3).

Hori guztia orok jakin dezan jartzen da jendaurrean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun natural jarraituz, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulego honetan, Donostian (Kristina infantaren kalea 11- Begoña Etxea). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia-San Sebastián, 2004ko maiatzaren 17a.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoko burua,

J. JULEN GOIKOETXEA GURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala