130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3759
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 52/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 03.0623.48.02.01.02 administrazio-errekurtsoaren gaineko espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.
Miguel Ángel Nicolás Rebollo jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Federico García 23, Sestao). Beraz, jakinarazten zaio Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea "Industrias de Taller de Pinturas Txomin SL" sozietateak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren enazpen baten aurka. Ebazpen horrek, bestalde, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak SH-252/03 zehapen-espedientearen gainean hartutako ebazpena, errekurtso-egileari 1.502,54 euroko isuna ezarri ziona, berretsi zuen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Miguel Ángel Nicolás Rebollo jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 30a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
ABEL LOPEZ DE AGUILETA QUINTANA.