Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3756

IRAGARKIA, Plaiaundi parke ekologikoa eta Txingudi-Ekoetxea zentroa kudeatzeko aholkularitza eta sorospen lanen eta Txingudi aldeko baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan bereziari buruzko aholkularitza lanen kontratua esleitu dela argitara ematen duena (88A/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 88A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: espazio horien egungo eta ahalezko erabilerek kudeaketa egokia eskatzen dute, egituratutako ekipamenduei eta eremuaren baliabideen zabalkuntzaren gaineko gaiei dagokienez. Kudeaketa horrek honakoak ditu oinarri: bisitariak, informazioa, ingurumen hezkuntza, zaintza, ikerkuntza, ekitaldien antolakuntza eta gizartearen esku hartzea. Horietaz gain, Plan Bereziaren exekuzioa eta planarekin berarekin zerikusia duten obrak sustatu eta horien jarraipena egin beharko da, eta, halaber, osatzen diren foroen idazkaritza-lanak gauzatu eta Life-Naturaleza, Natura 200 eta Ramsar Hitzarmenaren ondoriozko eskaerei erantzuna eman beharko zaie.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2004ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: hirurehun eta hogeita hamahiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita hamahiru zentimo (333.333,33 euro).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2004ko maiatzaren 4a.

b) Kontratista: Ekogarapen, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hogeita lau mila eta hogeita hemezortzi euro (324.038 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala