130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3754
IRAGARKIA, Eibar tartean (Azitain auzoa) Debabarreneko (Ego) Hodi Biltzailearen lanak egiteko kontratua esleitu dela argitara ematen duena (12/03).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 12/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Eibar tartean (Azitain auzoa) Debabarreneko (Ego) Hodi Biltzailearen lanak egitea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko urriaren 8ko EHAA, 196 zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.
Guztira: hamaika milioi zazpiehun eta hogeita hamahiru mila zazpiehun eta hogeita hamaika euro eta hogeita hamalau zentimo (11.733.731,34 euro).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2004ko martxoaren 11.
b) Kontratista: Construcciones Amenabar, SA eta Construcciones Ubiri, SL (aldi baterako enpresa-elkartea).
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatzi milioi bostehun eta bost mila ehun eta hogeita bi euro eta hamar zentimo (9.505.122,10 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.