130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3753
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko (ZPEP) zerbitzu sanitarioetako erakundeetarako ondoko botika hauek eskuratzeko espedienteari dagokiona: Risperidona (DCI), Topiramato (DCI) eta Fentanilo (DCI) Transdermikoa.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa: 945 00 60 00 Faxa: 945 - 137630.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: 110/11/1/0547/OSC1/ 032004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko (ZPEP) zerbitzu sanitarioetako erakundeetarako ondoko botika hauek eskuratzea: Risperidona (DCI), Topiramato (DCI) eta Fentanilo (DCI) Transdermikoa.
c) Loteak: ez.
d) Ez zen argitaratu.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: hitzartua.
c) Esleitzeko era: publizitaterik gabe.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 753.276,60 euro.
5.– Esleipena:
a) Eguna: 2004ko maiatzaren 17a.
b) Kontratista: Janssen Cilag, SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 753.229,60 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 17a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ELENA BRAVO SUÁREZ.