130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3745
LEHIAKETA. Iragarkia, Donostia-San Sebastiángo HAPOko IN01 Marrutxipi HJEren 2. HE eremua hiritartzea helburu duen obra-kontratua esleitzekoa (11/04).
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
c) Espedientearen zenbakia: (11/04).
2.– Kontratuaren ezaugarriak:
a) Helburua: Donostia-San Sebastiángo HAPOko IN01 Marrutxipi HJEren 2. HE eremua hiritartzea.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: zazpi hilabete eta erdi.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Guztira: bi milioi zortziehun eta berrogeita hamazazpi mila zortziehun eta hamaika euro eta hirurogeita bi zentimokoa (2.857.811,62 euro) da gehieneko aurrekontua.
5.– Bermeak:
Behin-behinekoak: ez.
Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko
Lurralde Ordezkaritza.
b) Helbidea: Andia kalea 13, 6. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20004.
d) Telefonoa: 943 02 28 17.
e) Telefaxa: 943 02 28 11.
f) Copistería Azkar.
g) Bizkaia pasealekua 17, beheko solairua.
h) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20020.
i) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko irailaren 3a.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:
a) Sailkapena: G taldea, 6 azpitaldea eta f kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko irailaren 6a, 13:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-baldintza berezien orrietan adierazitakoa barruan daramatela.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.
3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartzen.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopurua): ez da prozedura mugatua.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2004ko irailaren 10a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 21a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.