Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3744

EDIKTUA, abokatu-kontu bati buruzko 711/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 711/03, abokatu-kontua.

Alderdi demandatzailea: Jose Maria Usatorre Zubillaga.

Alderdi demandatua: Ramon Gasull Mestres.

Gaia: abokatu-kontua.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

283/04 AUTOA

Epailea: Gregorio Galindo Alaman jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta lauko ekainaren bata.

AURREKARIAK

Bakarra.– Jose M.ª Usatorre Zubillaga letratuak demanda bat aurkeztu du Gonzalo-Jose Mur Castillón jaunaren eta Ramón Gasull Mestres jaunaren aurka, bere ordainsariak erreklamatzeko, 1.828,74 euro guztira. Demandatuei ediktuen bidez egin zitzaien errekerimendua, baina ez dute ezer adierazi.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Alderdi demandatuak ez ditu ordainsariak inpugnatu ez eta zorra ordaindu ere, horretarako eman zaion epean. Beraz, bidezko da exekuzioa abiaraztea. Horretarako, demanda exekutiboa aurkeztu beharko du exekutatzaileak (Prozedura Zibilari buruzko Legea, 35. artikulua).

Bigarrena.– Azkenik, forma kontuengatik, bidezko da ohartarazpen-judizioaren prozedura hau amaitutzat jotzea eta artxibatzea. Demanda exekutiboa aurkeztu zain geratuko da. Demanda, bestalde, goian azaldutako moduan burutu beharko da.

XEDAPEN ZATIA

Prozedura hau amaitutzat jotzea eta, ondorioz, artxibatzea erabaki dut; halaber, erabaki dut bidezkoa dela exekuzioa abiaraztea erreklamatutako zenbatekoak, 1.828,74 euro, jasotzeko. Demanda exekutiboa aurkeztu ondoren egingo da hori.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alderdi demandatuak egun helbidea non duen edo non bizi den ez dakigunez gero, epaileak erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki oholean eta EHAAn argitaratzea, Gonzalo Jose Mur Castillon jaunari eta Ramón Gasull Mestres jaunari errekerimendu-eginbidea burutzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta lauko ekainaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala