Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3743

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 55/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2 55/04, hitzezko judizioa, desahuzioa.

Alderdi demandatzailea: Jesus Sanchez Morales eta Maria Carmen Frades Borreguero.

Alderdi demandatua: Calderería Deivan SL.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

58/04 EPAIA

Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko maiatzaren hiruan.

Santos Puga Gomezek, Durangoko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko 55 /04 judizioaren autoak. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Jesus Sanchez Morales jauna eta Maria Carmen Frades Borreguero andrea, Francisco Javier Aguirreurreta Bilbao prokuradoreak ordezkatuta eta Jose Ramon Zabalbeitia Eguizabal letratuak defendatuta, eta bestetik demandatua, Calderería Deivan SL, ez baita judiziora agertu.

EPAITZA

Oso-osorik baietsi dut Jesus Sanchez Morales jaunak eta Maria Carmen Frades Borreguero andreak Aguirreurreta prokuradoreak ordezkatuta aurkeztu duten demanda. Beraz, deklaratzen dut bidezko dela errentaria ebazpen honen lehenengo aurrekarian deskribatutako finkatik botatzea. Hori dela eta, legez jarritako epean finka hori libre eta demandatzaileari uztera kondenatzen dut Calderería Deivan SL, eta ohartarazten diot finkatik botaraziko dela baldin eta agindutakoa betetzen ez badu. Halaber, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 19.062,76 euro eta 2004ko ekainetik aurrera sortzen diren hilekoak, 4.765,69 euro hileko. Kostuak, bestalde, alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Hala ere, errekurtsoa onartzeko, egiaztatu egin beharko da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta daudela; hala egin ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Alderdi demandatuak, Calderería Deivan SL sozietateak, helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2004ko maiatzaren 31n emandako probidentzia batez, erabaki du ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epaia demandatuari (Calderería Deivan SL) jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko maiatzaren hogeita hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala