130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3741
EDIKTUA, jabari-hirugarrengotza bati buruzko 764/02 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa
Errekurtsoa: Jab. Hirug. 764/02 Err.
Alderdi apelatzailea: Ana Belen Garcia Cuesta.
Alderdi apelatua: Elba Garcia Ibisate.
Gaia: jabari-hirugarrengotza.
Aipatu errekurtsoaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:
EPAITZA
Ezetsi egin dugu Ana Belén García Cuesta andreak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, jabetza-hirugarrengotza bati buruzko 288/00 judizioaren gainean Getxoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren kontrakoa —judizio horretatik dator erroilu hau—. Beraz, oso-osorik berresten dugu ebazpen hori. Errekurtso honetan sortutako kostuak, bestalde, errekurtsoa aurkeztu duen alderdiari ezartzen dizkiot.
Alderdi demandatuak, ITD Internacional Data, S.L. sozietateak, helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaitegiak, 2004ko maiatzaren 28an emandako probidentzia batez, erabaki du ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.
Bilbon, bi mila eta lauko maiatzaren hogeita zortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.