Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3740

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta bere osaera argitaratzen duena.

Ikusirik dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura sailburuaren 2003ko uztailaren 23ko Agindua, zein 2004ko apirilaren 21eko Aginduaren bitartez 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko egokitua izan baita.

Kontuan izanda, 2003ko uztailaren 23ko Aginduaren 7. artikuluak jasotzen duenez, aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek Ebazpen proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta bere osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

a) Dantza-lanak ekoizteko modalitatea:

Lehendakaria: José Antonio Arbelaiz Mitxelena jauna (Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

Félix González Petite jauna (Arabako Foru Aldundiaren izenean)

Susan Burnet andrea (Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean).

Franciso López de Landatxe jauna (Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean). Ordezkoa: Lide Arana Arregui andrea.

Laura Etxebarria Lus andrea

Fernando Piñeiro Fernández jauna.

Iñaki Landa Insausti jauna.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz jauna (Kultura Saileko teknikaria).

b) Koreografi sorkuntza, Bira artistiko eta Prestakuntza jarduerak antolatzeko modalitateak:

Lehendakaria: José Antonio Arbelaiz Mitxelena jauna (Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

Laura Etxebarria Lus andrea

Fernando Piñeiro Fernández jauna.

Iñaki Landa Insausti jauna.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura Saileko teknikaria).

Koreografi sorkuntzaren modalitatean Blanca Arrieta Albandoz andreak ere parte hartuko du.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 21a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala