Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3737

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 17koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, "irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak" laguntza-ildoari 2004ko ekitaldirako dagokion aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den jendaurrean jartzen duena. Gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusten da laguntza-ildo hori.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko otsailaren 24ko Aginduaren bitartez, 2004ko ekitaldirako deialdia egiten da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren hainbat arlotan eragin zuzena duten arazoei erantzuteko irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen eta programa esperimentaletarako laguntzetarako. Edonola ere, ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuak aurreikusitako kide anitzeko organoak baloratu behar du jarduketa horiek badirela irtenbide berritzaileak dakartzaten ekimen esperimentalak.

Agindu horren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak administrazio-ebazpenen bidez ukatuko dira, baldin eta dagokien ekitaldiko deialdian zehaztutako kopuru osoa gainditzen badute. Une horretatik aurrera bertan behera geratuko da aginduaren indarra.

Hori dela-eta, egoera horren berri emateko, Gizarte Ongizateko zuzendariak administrazio-ebazpena emango du; bertan adieraziko du zein egunetan gertatu den egoera hori. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena.

Ondorioz, aipatutako laguntzak emateko 2004ko aurrekontu-ekitaldirako fondoak agortu direnez, ondokoa,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea 2004ko maiatzaren 14an agortu egin dela "irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak" laguntza-ildoari 2004ko ekitaldirako dagokion aurrekontu-kreditua. Gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusten da laguntza-ildo hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 17a.

Gizarte Ongizateko zuzendaria,

ANGEL BAO PÉREZ.


Azterketa dokumentala