Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
3735

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2004ko urtarrilaren 26an hartutakoa, "Larrinbe eta Lezamako Kontzejuen 1999, 2000 eta 2001eko urtealdien" fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2004ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

"Larrinbe eta Lezamako Kontzejuen 1999, 2000 eta 2001eko urtealdien" legezkotasunaren fiskalizazio txostena, Erabaki honen Eranskin gisa ageri dena, behin betiko onestea.

Txostenaren ondorioak, HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 26a.

HKEEren lehendakaria,
MARÍA ASUNCIÓN MACHO BERROYA.
ERANSKINA
LARRINBE ETA LEZAMAKO KONTZEJUEN 1999, 2000 ETA 2001EKO FISKALIZAZIO TXOSTENA

Sarrera

Larrinbe eta Lezamako Kontzejuei buruzko 1999, 2000 eta 2001eko txosten hau Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren (aurrerantzean HKEE) 1/1988 Legeari jarraiki mamitu dugu eta Arabako Batzar Nagusien Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Batzordeak eskatuta Epaitegi honen 2002ko ekaina-2003ko maiatza aldirako Urteko Lan Programan barne hartua dago.

Txosten honek honako alderdiok besarkatzen ditu:

– Legezkoak: Obra, ondasun eta zerbitzuen kontratazioaren alorrean (prozeduraren analisia), zuzenbide publikoko sarrerei buruzko arautegia (tasa eta prezio publikoak kobratzeko ordenantzak eta dirulaguntza arrunta eta kapitalezkoak) eta bestelako ondare sarrerak; bestelako alderdi formaletan eta izapidekoetan arautegia betetzea (Auzo Batzarretako edo kasua balitz, Administrazio Batzordeetako aktak, Entitatearen aurrekontuaren urteko proiektua egitea, ondasun eta eskubideen Zerrenda egin eta mantentzea eta Kontzeju-Errolda mamitu eta mantentzea).

– Kontularitzakoak: kontuak ezargarri den eredu-orri ofizialaren arabera egiten diren aztertuko dugu, urtealdian egindako kobrantza eta ordainketak besarkatzen dituena. Erantsitako kontuak aurrekontuzko kontzeptuen arabera sailkatu ditu HKEEk, kobrantza eta ordainketa kontuak abiaburu hartuta.

Txostenak urteko kontuak pezeten moneta unitatean aurkezten ditu, txanpon hori indarrean zegoeneko 3 urtealdi jarraian besarkatzen baititu.

Arabako Lurralde Historikoaren Kontzejuak 11/1995 FAk arautzen ditu, lurralde izaerako toki entitate modura definitzen dituena, nortasun juridiko propio eta jarduteko gaitasuna dutenak; legemendeak udalerriak osatzen duena baino zabalera txikiagoko lurralde barrutia besarkatzen du (1.2 art.).

Kontzejuak irekiak edo itxiak izan daitezke; irekietan, gobernamendua auzokideen batzar bidez gauzatzen da eta administrazioa, eurek hautatutako Administrazio Batzordeak egiten du; itxietan, berriz, gobernua eta administrazioa Administrazio Batzorde batek egiten ditu.

Kontzejuetako gobernu atalak honako hauek dira:

– Kontzeju irekiko Auzokideen Batzarra.

– Gobernatzaile-Presidentea.

– Administrazio Batzordea.

Honez gain, idazkari lanak egiten dituen Eskribau bat daukate, bai Auzokideen Batzarrekoa, baita Administrazio Batzordekoa ere.

Arabako Kontzejuei 11/1995 FAk egotzitako eskumenak tradizioz dagozkienak dira eta udalerria baino jardute esparru txikiagoko Erakundeei legeek egozten dizkietenak, eta zehazki (7. art.):

– Entitatearen jabetzako erabilera edo zerbitzu publikoa emateko instalakuntzak eraiki, zabaldu, zaindu eta zaharberritzea.

– Landabide, mendi, iturri eta Kontzejuarenak berarenak diren gainerako erabiltzeko ondasun eta zerbitzu publikoa emateko direnen zaintza.

– Ondarea administratu, zaindu eta arautzea, baso ondarea barne.

– Kontzejuaren lurralde esparruan kokatutako obren programazioa, proiekzioa, exekuzioa eta zerbitzu ematea, Kontzejuaren berariazko interesei dagokiena.

Erakunde hauen urteko mugimendu ekonomikoari dagokionez, ezargarria den arautegiak soilik agintzen du urtean zehar egiten diren sarrera-gastuak behar bezala izapidetutako Kontuen Liburuaren molde ofizial batean erregistratzeko. Kontu hauek Administrazio Batzordeak dagokien urteaz hurrengoaren martxoaren 1a baino lehenago oniritzi beharko ditu eta Arabako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkio hurrengo maiatzaren 1a baino lehenago, horien kopia eta aurkeztu diren erreklamazioena igorriz (40.art.).

AFAk mamitutako Kontuen Liburuaren molde ofizialak, gainera, Kontzejuak zorpetutako maileguak -urtealdiko abenduan amortizatzeko daudenak- xehetasunez jasotzen dituen eranskina barne hartzen du eta kaxako izakinaren egiaztagiria.

Hona hemen aztergai izan ditugun Kontzejuak, Kontzeju mota, 2001eko abenduaren 31n biztanleria Kontzejuko erroldaren arabera eta zein udalerritakoak diren:

KONTZEJUA	MOTA	BIZTANLERIA	UDALERRIA

Larrinbe	Itxia	289	Amurrio

Lezama	Itxia	281	Amurrio

* Amurrioko udalak emandako datuak.

Ematen dituzten zerbitzuak, guztiak ere 11/1995 FAren 7. 1 art.an jasoak, honako hauek dira:

	LARRINBE	LEZAMA

Mediku Zerbitzua	Ez	Ez

Ura: Bideraketa	Bai	Bai

Ura: Banaketa 	Bai	Bai

Ura: Saneamendua	Bai	Bai

Ura: Klorazioa	Ez	Bai

Argiteria publikoa	Bai	Bai

Hilerria	Bai	Bai

Gizarte Zentroa	Ez	Ez

Bide publikoak garbitu eta mant	Ez	Ez

Landabideak mantentzea	Bai	Bai

Lorategiak mantentzea	Bai	Bai

Baso ondarea mantentzea	Bai	Bai

I.– Ondorioak

I.1.– Legea Betetzeari Buruzko Iritzia

I.1.1.– Larrinbe

Ez da huts adierazgarririk sumatu ekonomia-finantza jarduera arautzen duen arautegia betetzean aztergai izan ditugun 1999, 2000 eta 2001eko urtealdietan.

I.1.2.– Lezama

Garrantzizko iritzitako honako huts hauek azaleratu dira:

– Lezamako Administrazio Batzordearen akta liburuak ez ditu aktak dagokion hurrenkera kronologikoarekin erregistratzen eta honek Arabako Lurralde Historikoaren Kontzejuei buruzko 11/1995 Foru Arauaren 30. artikulua urratzen du.

– Urtealdian zehar egindako gastuen agiri egiaztagarria ez da gordetzen, ezta kontratazioen esleipenean erabilitako prozedurena ere, behin Arabako Foru Aldundiari kontuen liburuen aldakia igorri zaiolarik, Idazkariak desegin egiten baititu.

– Ez da ondasunen zerrendarik existitzen, nahiz 1999ko ekainaren 2ko agirian ondasun eta eskubideen zerrendaren onirizpena dagoen (11/1995 FAren 42. art.).

I.2.– Kontuei Buruzko Ondorioak

I.2.1.– Larrinbe

Larrinbeko Kontzejuaren Kontuen Liburuek egoki erakusten dituzte entitate honek 1999, 2000 eta 2001eko urtealdietan izandako urteko eragiketa ekonomikoak, Epaitegi honek egindako egiaztagirien arabera.

I.2.2.– Lezama

Lezamako kontuen liburuetan garrantzizko iritzi ditugun honako alderdi hauek azaleratu ditugu:

– Ezin egiaztatu izan ditugu 1999 eta 2001eko urtealdietako Kontuen Liburuetan erregistratzen diren baso aprobetxamenduek eragindako sarrerak, hurrenez hurren 46.377 eta 2.367 milaka pezeta egiten dutenak (278.731 eta 14.226 euro), izan ere, hirugarren sortaren esleipen hartzailearen izenean erregistratutako sarrera, zuhaiztiaren enkantea zati-banatzen den hirutatik, ez baitator bat esleipenaren zenbatekoarekin (esleipena 3.050 milaka pezeta, 18,3 mila euro; eta erregistratutako sarrera 10.000 milaka pezeta, 60,10 mila euro); halaber, 2001eko urtealdiari

dagokion erregistroan 2.367 milaka pezeta (14.226 euro) identifikatu gabeko sarrera bat dago aprobetxamenduen kontzeptuan.

– Inbertsioei dagokienez, Administrazio Batzordean ez daude egindako esleipenen espedienteak; prozedura alternatiboak erabili ditugu (hornitzaileei kontsulta; Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza espedienteen kontsulta) saldoen zuzentasuna erakutsi digutenak. Gastuen gainerako kapituluei dagokienez, Administrazio Batzorde honek ez du egindako diru-fondoen arrazoizkotasuna justifikatzea bideratuko duen inongo euskarririk mantendu.

II.– Kudeaketaren Alderdiak eta Gomendioak

II.1.– Irizpen Orokorrak

– Kontzejuak arautzen dituen 11/1995 FAk ez du berariaz adierazten urteko aurrekontuak Kontzejuek oniritzi behar izateko derrigortasuna. Aipamen egiten die, ordea,, aurrekontuak egiteari eta aurrekontu izendapenik ez dagoenean kredituak aitortzeko eskumena duten organoei. Fiskalizatu ditugun Kontzejuetatik batek ere ez du dagokion aurrekontua egiten.

Sarrera eta gastuen urteko programazioak dagokion aurrekontua egiteko agintzen du.

– Kontzejuek urtealdian egindako kobrantza eta ordainketak Kontuen Liburuko molde ofizial batean erregistratzeko derrigortasuna dute eta horretarako, kutxa irizpidea erabiltzen dute.

Komenigarria litzateke ekonomia-finantza egoera hobeto ezagutzeko, kontuak gainerako Administrazio Publikoak egin ohi dituen modura egitea, eragiketa ekonomikoak erregistratzeko zorpetze printzipioa erabiliz.

– Arabako Lurralde Historikoaren toki erakundeei ezargarria zaien araubide juridikoak ez ditu argi bereizten entitate bakoitzari ezargarriak zaizkion eskumenak (Kontzejua, udala eta Kuadrilla). Zerbitzu bera toki entitate ezberdinek ematen dute eta are gehiago, udalerri berean, zerbitzu bera toki entitate batek baino gehiagok eman dezakete, arautegiak eskumena norena den argitzen ez duela.

Toki entitate bakoitzari ezargarriak zaizkion eskumenak garbi zehaztu behar direla uste dugu, gastu publikoaren eraginkortasun eta zuhurtasun irizpideak aintzat hartuta.

– Kuadrilla, Kontzeju eta Udalen arteko harremanak koordinatzeko 11/1995 FAk aurreikusiak dituen batzordeak ez dira garatu. Ildo honetan, ez da 11/1995 FAren 45. art. ere garatu, zeinak agintzen baitu Kontzejuek eta gainerako toki entitateek elkarrekiko harremanak egokituko dituztela elkarri informazioa emanez, elkar lagunduz eta elkarren eskumen esparruak errespetatuz.

Aztertutako Kontzejuek kudeatzen duten bolumen ekonomikoak eta kudeaketa hau gauzatzeko giza eta gauzazko baliabide ezak, batik bat obrak egiteratzeko, derrigortu egin beharko lituzke Udalak, Kuadrillak edo AFA etengabe kolaboratzera espedienteak eta administrazio agiriak izapidetzeko.

– 11/1995 FAren 42. artikuluak Kontzejuaren ondasun eta eskubide guztiekin zerrenda osatzeko derrigortasuna ezartzen du eta AFAri egozten dio hori egiteko beharrezko diren baliabideak eskuratzeko erantzukizuna.

Kontzeju askoren ondareak duen garrantzia ekonomikoa ikusita, AFAk euskarri informatiko bitartez ondasunak gaurkotu eta mantentzeko beharrezko diren prozedurak gauzatu behar lituzke.

II.2.– Bestelako Hutsak

II.2.1.– Larrinbe

Kontzeju honen Saneamendu Sistema Nagusiaren obra kontratuaren espedientean, 1999an 88.991 mila pezetan esleitu zena (535 mila euro), honako huts hauek azaleratu zaizkigu:

1.– APKPetan esleipen irizpide modura ezartzen da lehiatzaileak onartzeko irizpide bat (Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen 17. art./APKL).

2.– Ez da birplanteaketa egiaztatzeko akta existitzen, ezta obrak hartzeko aktarik ere (APKLren 142 eta 147. artikuluak).

3.– Obraren exekuzioa kontratuan zehaztutako epearen gainean urtebete luzatzen da, inolako luzapenik oniritzi gabe, edota zigorrik ezarri gabe (APKLren 96. art.).

Askarganen Basoberritze obraren espedientean, 1999an 12.983 milaka pezetan (78 mila euro) esleitutakoan, honako huts hauek aurkitu ditugu:

1.– Ez dago birplanteaketa egiaztatzeko aktarik,ez eta obrak hartzeko aktarik ere (APKLren 142 eta 147. art.).

2.– Obraren exekuzioa kontratuan zehaztutako epearen gainean urtebete luzatzen da, inolako luzapenik oniritzi gabe, edota zigorrik ezarri gabe (APKLren 96. art.).

Larrinbeko Kontzejuak AFAk gaurkotutako ondasun zerrenda du, baina balioztatu gabe.

II.2.2.– Lezama

– 11/1995 FAren 18, 30 eta 32. artikuluetan araututako akta liburua ematean azaleratu diren ezbetetzeak direla eta, ezargarria den arautegia betetzea gomendatzen dugu.

Idazkariak bilkura bakoitzean akta egin behar du eta esku hartzen duen bilkuren fede eman; halaber, babestuko dela zainduko du (11/1995 FAren 18. art.).

Aktek behar bezain argiak izan behar dute, daten araberako hurrenkeran emanak eta bilkuran aztertzen diren erabaki guztiak jasoko dituztenak, ez soilik dirulaguntza kobratzeko egiaztatu behar diren erabakiak, gogoan izanik aipatutako akten liburuan jasota ez dauden erabakiek ez dutela baliorik izango (11/1995 FAren 30 eta 32. art.).

– Administrazio Batzordeak ez du berariaz oniritzi dietak jaso ahal izatea Batzordekide kargua izateagatik, ezta bilkuretara joateagatik ere.

Administrazio Batzordeko kideek zeinahi kontzeptu dela ere jasotzen duten diru oro, behar bezala onartua izango du Batzordeak, eta bilkuretara joateagatiko dieten kasuan, egiaz joan izana egiaztatu beharko da.

III.– Urteko Kontuak

III.1.– Larrinbe

			Milaka pta.

	1999	2000	2001

KOBRANTZAK			

3. Tasa keta bestelako sarrerak	1.838	1.476	1.341

4. Transf. eta dirulag. arruntak	6.592	7.299	6.923

5. Ondare sarrerak	723	379	169.594

6. Inbertsioak besterentzea	0	0	0

7. Kapital transf. eta dirulaguntzak	32.922	31.098	6.313

8. Finantza aktiboen aldaketa	0	0	0

9. Finantza pasiboen aldaketa	0	0	0

GUZTIRA	42.075	40.252	184.171

Aurrekontuz kanpoko bestel. kobran. (Fidantzak)	1.616	0	3.759

Hasierako diruzaintza	46.537	9.980	6.606

ORDAINKETAK			

1. Langile gastuak	0	0	0

2. Ondasun erosketa eta zerbitzuak	3.967	6.869	4.583

3. Finantza gastuak	1	56	31

4. Transf. eta dirulag. arruntak	839	845	886

6. Egiazko inbertsioak	75.441	35.202	10.726

7. Kapital transf.	0	0	58.256

8. Finantza aktiboen aldaketa	0	0	0

9. Finantza pasiboen aldaketa	0	654	0

GUZTIRA	80.249	43.626	74.482

Aurrekontuz kanpoko bestel. ordain. (Fidantzak)	0	0	5.376

Amaierako diruzaintza	9.980	6.606	114.678

III.2.– Lezama

			Milaka pezeta.

	1999	2000	2001

KOBRANTZAK			

3. Tasa keta bestelako sarrerak	2.697	2.154	2.111

4. Transf. eta dirulag. arruntak	7.195	10.582	6.883

5. Ondare sarrerak	47.180	6.905	2.855

6. Inbertsioak besterentzea	0	0	0

7. Kapital transf. eta dirulaguntzak	62.889	38.143	4.481

8. Finantza aktiboen aldaketa	0	0	0

9. Finantza pasiboen aldaketa	0	0	0

GUZTIRA	119.961	57.784	16.330

Hasierako diruzaintza	24.415	32.239	19.289

ORDAINKETAK			

1. Langile gastuak	0	0	0

2. Ondasun erosketa eta zerbitzuak	7.158	9.510	3.984

3. Finantza gastuak	0	0	0

4. Transf. eta dirulag. arruntak	840	60	261

6. Egiazko inbertsioak	104.139	61.164	31.135

7. Kapital transf.	0	0	0

8. Finantza aktiboen aldaketa	0	0	0

9. Finantza pasiboen aldaketa	0	0	0

GUZTIRA	112.137	70.734	35.380

Amaierako diruzaintza	32.239	19.289	239


Azterketa dokumentala