Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2004ko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3152

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 25ekoa, Kultura sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sarietarako 2004ko deia egiten duena.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren jardunbidea zein neurriri atxikiko zaion ezartzen du, aurreko ekitaldiko aurrekontuen luzatzea gertatuz gero.

2003ko ekitaldian, Kultura sailburuak 2003ko abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua eman zuen, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituena (EHAA 255 zk., 2003ko abenduaren 31koa). Hori dela eta, bidezkoa da, Dekretu horretan aurreikusitakoaren arabera, 2004ko edizioan sari horietarako deia egitea.

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua 2003ko abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituena (EHAA 255 zk., 2003ko abenduaren 31koa) 2004ko ekitaldian aplikatzeko xedapenak ematea da, eta Sari horietarako deia egitea, 2004ko edizioari dagokionez.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

«Gure Artea» sarietako 2004ko edizioaren deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, honako Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

3. artikulua.– Hautagaiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Agindu honetan aipatzen den sarirako hautagai izan nahi dutenek parte hartzeko eskabidea hona igorri beharko dute: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1. 2. 01010 Vitoria-Gasteiz, Gran Vía kalea, 85. behea. 48011 Bilbao, edo Andia kalea, 13. behea. 20004 Donostia-San Sebastián (Aip.: Gure Artea), Agindu honetan agertzen den eranskinaren ereduari jarraituz; horrekin batera, Dekretu arautzailearen 3.1 artikuluan eta eskabide ereduan bertan eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute. Hau dena zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, aurreikusitako beste bideren bat erabiliz egin ahal izango da.

4. artikulua.– Aukeratutako lanak aurkeztea.

Aukeratutako lanak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak horren berri eman ondoren, honako helbide honetan aurkeztu beharko dira 2004ko irailaren 29tik urriaren 1era bitartean: Montehermoso Kulturunea. Fray Zacarías Martínez kalea, 2. 01001 Vitoria-Gasteiz. Lan horiek areto horretan urriaren 15ean inauguratu eta abenduaren 12ra arte iraungo duen talde-erakusketa osatuko dute, eta epe horretan sariak nori eman erabakiko da.

5. artikulua.– Diru-baliabideak.

Agindu honen bidez deitutako sarietarako, 2004ko ekitaldian, hogeita hamasei mila (36.000,00) euro zuzenduko dira, hiru sari berdinetan banatuta, bakoitza hamabi mila (12.000,00) euro gordinekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu atalaren kontura.

6. artikulua.– Arautegia onartzea.

«Gure Artea» Sarien deialdi honetan parte hartzeak sari hauek arautzeko ezartzen diren arau guztien onartze osoa dakar berarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jar dezakete Kultura sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Aretoan, bi hilabeteko epean, Agindu hau Aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 25a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

ANEXO / ERANSKINA

GURE ARTEA 2004
Izen-emate Orria / Impreso de Inscripción:

EGILEA / AUTOR:

Izena eta bi abizenak / Nombre y dos apellidos:	N.A.N. / D.N.I.:

Helbidea / Domicilio:

Posta-Kodea / Código Postal:	Herria / Localidad:	 Telefonoak / Teléfonos:

E-mail / E-maila:	Web lekua / Sitio web:

JAIOLEKUA ETA ADMINISTRAZIO AUZOTASUNA / LUGAR DE NACIMIENTO Y VECINDAD ADMINISTRATIVA:

Jaioterria / Localidad de nacimiento:

Biziterria / Localidad de residencia:

AURKEZTEN DITUEN OBRAK / OBRAS PRESENTADAS:

1. Lana / Obra n.º 1	Izenburua / Título:

Urtea / Año:	Teknica / Técnica:

Neurriak edo iraupena / Medidas o duración:	Balorazio ekonomikoa / Valoración económica (eur.):

2. Lana / Obra n.º 2	Izenburua / Título:

Urtea / Año:	Teknica / Técnica:

Neurriak edo iraupena / Medidas o duración:	Balorazio ekonomikoa / Valoración económica (eur.):

3. Lana / Obra n.º 3	Izenburua / Título:

Urtea / Año:	Teknica / Técnica:

Neurriak edo iraupena / Medidas o duración:	Balorazio ekonomikoa / Valoración económica (eur.):

4. Lana / Obra n.º 4	Izenburua / Título:

Urtea / Año:	Teknica / Técnica:

Neurriak edo iraupena / Medidas o duración:	Balorazio ekonomikoa / Valoración económica (eur.):

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR:

1.–	Izen-emate orria

	Impreso de inscripción.

2.–	N.A.N.aren kopia edo/eta EAEan administrazio auzotasun agiria

	Copia del D.N.I. y/o certificado de vecindad administrativa en la CAE.

3.–	Arte curriculuma

	Curriculum artístico.

4.– Arte lanen dokumentazioa

	Documentación de las obras:

	Koloretako argazkiak, 18 x 24 cm-koak

	Fotografías color, 18 x 24 cm.

	Bideo euskarriko lanetarako

	Para trabajos en soporte vídeo:

	Obrak biltzen dituen bideoa, VHS formatoan

	Vídeo que contenga las obras, en formato VHS.

	CD euskarrian aurkeztutako lanak PC-an edo DVD-an erabilgarriak izan behar dira

	Los trabajos en soporte CD deberán presentarse en formato PC ó DVD.

	Instalazioen kasuan, deskribapena gaineratuko da

	En caso de instalaciones, se adjuntará descripción.


Azterketa dokumentala