Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2004ko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3151

EBAZPENA, 2004 maiatzaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Zeberioko udalerrian, Iberdrola Distribucion Electrica, S.A.k eskatuta, 13,2 kV-ko Miraballes-Zeberio aireko linea elektrikoaren (ABT) —Lejarzaburu 400 zenbakiko TZrako adarra izango denaren— proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Erref.:L-5486 eta ZC.T. 5181

ESP.: ATH-2001-130-As-gf

Aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela aitortu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia zuzendariaren 2002ko azaroaren 4ko Ebazpenak.

Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onura publikokoa dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horretaz gain, aitorpen horrek urgentziazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Horregatik, Nahitaezko Desjabetzari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954-12-17ko EAO) 52. artikuluak xedatutakoa betetzeko, eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei dei egitea ebatzi du Lurralde Bulegoak, Zeberioko udaletxera etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.

Bestalde, interesatuak eta eragindako ondasunen gain edozein eskubide edo interesen titular direnak eurak edo, bestela, horien ordezkariak joan ahal izango dira bilerara. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimenduta egon beharko dute. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira bilerara. Gainera, peritu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.

Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horretaz gain, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, interesatuek eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrak izanik, argitaratutako zerrendan agertu ez direnek aukera dute idatziz alegazioak aurkezteko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulego honetan (Bilboko Concha Jenerala kalea, 23, 5. solairua). Alegazioak aurkezteko epea okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea dute helburu.

Aditzera ematen da, halaber, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango duela identifikatu ezin izan diren interesatuentzat, eragindako ondare eta eskubideen titular ezezagunentzat eta helbide ezezaguna dutenentzat, hala xedatzen baitu azaroaren 30eko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak- 59.4 artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauak.

Bilbao, 2004 maiatzaren 11.

Lurralde Bulegoko Burua,

JOSE ANDRES BLASCO.

«ZEBERIOKO UDALERRIAN 13,2 KV-KO MIRABALLES-ZEBERIO AIREKO LINEA ELEKTRIKOA (ABT), LEJARZABURU 400 ZENBAKIKO TZRAKO ADARRA IZANGO DENA» PROIEKTUAK ERAGINDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

RELACION DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO
LÍNEA ELÉCTRICA AÉREA A 13,2 KV ETD CIRCUNVALACION MIRAVALLES-ZEBERIO DERIVACION AL C.T. 400 LEJARZABURU,
EN EL TERMINO MUNICIPAL DE ZEBERIO.
Ref: L-5486 Y C.T. 5181-ATH-2001-130-As-gf

KATASTROKO DATUAK	Titularra eta Helbidea

DATOS CATASTRALES	Titular y Domicilio

Lursailaren	Poligonoa	Lursaila	Parajea		 Hilea	Eguna	Ordua	Udaletxea

zenbakia

planoaren

arabera

N.º Parcela 	Políg. N.º	Parcela N.º	Paraje	 	Mes	Dia	Hora	Ayuntamiento

S/ Plano

1, 	16	9	GESALA	JOSE IGNACIO ARANDIA DE LA TORRE	EKAINA	30	9,30	ZEBERIO

21-2	16	21	ESTENAGORTA	C/ J.– ANTONIO ZUNZUNEGUI-8-7.º-D	JUNIO

23 	15	35	LEZARTZA	48013-BILBAO

23-1	15	34	LEZARTZA

23-2	15	33	LEZARTZA

24	15	42	LEZARTZA	COMUNIDAD DE PROPIETARIOS DEL VALLE DE ZEBERIO	EKAINA	30	10	ZEBERIO

				BARRIO ELIZONDO-1	JUNIO

				48499-ZEBERIO

2	16	8	GESALA	BEGOÑA LARRABIDE GOITI	 EKAINA	30	10,30	ZEBERIO

7-1	16	4	GESALA	AVDA. LEJENDAKARI AGUIRRE-31-2.º-D	JUNIO

9	16	3	GESALA	48140-IGORRE

9-1	16	123	GESALA	

10-1	16	78	GESALA	

12	14	5	GESALA	

4	13	196	GESALA	JUAN IGNACIO Y GARBIÑE INCHAURRAGA BEASCOECHEA	EKAINA	30	11	ZEBERIO

8	16	5	GESALA	B.º GEZALA-5	JUNIO

				48499-ZEBERIO

6	13	204	GESALA	DESCONOCIDO	EKAINA	30	 11,30	ZEBERIO

					JUNIO

KATASTROKO DATUAK	Titularra eta Helbidea

DATOS CATASTRALES	Titular y Domicilio

Lursailaren	Poligonoa	Lursaila	Parajea		 Hilea	Eguna	Ordua	Udaletxea

zenbakia

planoaren

arabera

N.º Parcela 	Políg. N.º	Parcela N.º	Paraje	 	Mes	Dia	Hora	Ayuntamiento

S/ Plano

25	15	55	LEZARTZA	MARIA CARMEN GOICKECHEA ZABALA	EKAINA	30	11,30	ZEBERIO

				B.º GEZALA-CASERIO LEJARZA	JUNIO

				48499-ZEBERIO	

13	14	6	GESALA	JON INCHAURRAGA URIAGEREKA	 EKAINA	30	12	ZEBERIO

				C/ ARETXETA-1	JUNIO

				48990-GETXO

14	14	9	GESALA	ANGEL VIZCARGUENAGA ARZA	 EKAINA	30	12,30	ZEBERIO

				B.º ARILTZA-2	JUNIO

				48499-ZEBERIO

16	14	8	GESALA	JUAN BELDARRAIN ARTIÑANO	 EKAINA	30	13	ZEBERIO

18	16	51	ESTENAGORTA	B.º SOLATXI-3	 JUNIO

				48499-ZEBERIO

20	16	25	ESTENAGORTA	HDOS. JUSTO ARANDIA BILBAO	EKAINA	30	13,30	ZEBERIO

				AVDA. LEHENDAKARI AGUIRRE-5-5.º-B	 JUNIO

				48140-IGORRE

21	16	22	ESTENAGORTA	JOSEFA ECHEVARRIA INCHAURBE	EKAINA	30	14	ZEBERIO

				UDIARRAGA-17-2.º-D-	JUNIO

				48490-UGAO MIRABALLES


Azterketa dokumentala