Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2004ko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
3144

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 27koa, Segurtasun sailburuordearena, Ertzaintzako exekuzio eskalako komisario kategorian karrerako funtzionario izateko izendapena egiten duena.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2002ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 100. zk., maiatzaren 29koa) Ertzaintzako exekuzio eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Hautaketa-prozedura hori gainditu duten izangaien zerrenda ikusirik, aipatutako erakunde autonomoaren proposamenari jarraituz, eta deialdiari buruzko ebazpeneko hamabosgarren eta hamaseigarren oinarrietan, Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluetan eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen 358/1999 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ertzaintzako exekuzio eskalako komisario izendatzea Ertzaintzako karrerako funtzionario batzuk, hain zuzen ere horretarako hautaketa-prozedura gainditu dutenak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2002ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bitartez egin zuen deialdian. Izangai horien zerrenda jendaurrean jarri da aipatutako erakunde autonomoaren iragarki-oholean. Izendapen honek 2004ko ekainaren 1tik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– 1.– Ertzaintzako kide izendatuek 10 eguneko epean hartu beharko dute jabetza, izendapen honi buruzko iragarkia argitaratzeko ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, horrela xedatu baita deialdiko hamabosgarren oinarriaren 2. atalean.

2.– Haietako baten bat arauzko lizentzia edo baimena hartuta edo hartzekotan badago, baimen edo lizentziaren indarraldia amaitzean hasiko zaio kontatzen jabetza hartzeko epea.

3.– Jabetza hartu ezik, haien jarduera guztiak ondoriorik gabe geratuko dira, eta aipatutako kategorian sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hirugarrena.– Argitara bedi ebazpen hau Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du agortu administrazio-bidea eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Herrizaingo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107 eta 114. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 27a.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala