Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2004ko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasun Saila
3141

ERABAKIA, 2004ko maiatzaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.

Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak dio administrazio publikoetako fitxategi automatizatuak sortu, aldatu edo kendu behar badira, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko den xedapen orokor baten bidez egin beharko dela.

Bestalde, Datuak Babesteko Agentziaren estatutuak onartzen dituen martxoaren 26ko 428/1993 Errege Dekretuko 24.1.e) artikuluak xedatzen duenaren arabera, autonomia erkidegoetako administrazioaren eta haren menpeko erakunde eta organoen jabetzako fitxategi automatizatuak Datuak Babesteko Erregistro Nagusian erroldatuko dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2001eko uztailaren 21eko Erabakia argitaratu ostean, erakunde publiko horrek kudeaturiko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzeari ekin zitzaion. Gerora, beste fitxategi automatizatu batzuk gehitzeko beharra sortu da, eta fitxategi horien edukia aipaturiko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakora egokitu behar da; hain zuzen ere, horrexegatik eman da Erabaki hau.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak berezko izaera juridikoa eta zerbitzu sanitarioak emateko zereginean jarduteko gaitasun osoa aitortzen dio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari. Beraz, Administrazio Kontseilu honen eskumena da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren jabetzako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu eta kudeatzea.

Ondorioz, legezko xedapenek eman dizkidaten eskumenez baliatuz, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehena.– Fitxategi automatizatuak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak arautzea onartzea; fitxategi horiek 15/1999 Lege Organikoaren ezarpen-eremukoak dira eta erabaki honetako eranskinetan jasota eta deskribatuta daude.

Bigarrena.– Neurriak hartzea.

Fitxategi automatizatu bakoitzaren organo arduradunen titularrek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna ziurta daitezen, eta 15/1999 Lege Organikoan eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan aitortutako gainerako bermeak, betebeharrak eta eskubideak gauza daitezen.

Hirugarrena.– Fitxategien helburua eta datuak uztea.

1.– Erabaki honetako fitxategien helburuak eranskinean daude jasota. Hala ere, helburu horiez gain, beste hauek ere izango dituzte: azterketa epidemiologikoak eta osasun ikerketak egitea. Azkenik, estatistikak egiteko ere erabili ahal izango dira.

2.– Fitxategi horietako datuak herri administrazioetako estatistika zerbitzuei utzi ahal izango zaizkie. Osasun eremuari dagokionean, Osasun Sailari utzi ahal izango zaizkio Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak zehaztutakoetarako, baita beste sail edo erakunde publiko batzuei ere, ikerketa eta estatistiken eremuan lege-ordenamenduak agindutako zereginak betetzeko.

Laugarrena.– Datuen tratamendu automatizatuen zerbitzua ematea.

Datu-tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideak kontuan hartu beharko dituzte Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren kontura datu pertsonalen tratamendu automatizatuen zerbitzua ematen dutenek, eta jarraibide horien arabera jardungo dute. Eta hala izango dela jasoko da zerbitzua eskaintzeko egiten den kontratuan. Beraz, alde batetik, datuak ezin izango dira beste ezertarako aplikatu edo erabili; eta bestetik, ezin izango zaio inori haien berri eman, nahiz eta datuak gordetzeko asmoarekin izan; izan ere, hala agintzen du 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluak.

Bosgarrena.– Datuen aurka egiteko nahiz datuak ikusi, zuzendu edo deuseztatzeko eskubidea.

Fitxategi automatizatuetan agertzen direnek eskubidea dute datuen aurka egiteko nahiz datuak ikusi, zuzendu edo deuseztatzeko. Beraz, bidezko denean, eskubide hori erabili ahal izango dute, eta horretarako, fitxategi automatizatu bakoitzerako erabaki honen eranskinean zehazten den unitatera edo zerbitzura jo beharko dute.

Seigarrena.– Fitxategien segurtasunerako arduraduna.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kudeatzen dituen fitxategien organo arduraduna Erakunde Publiko horren Administrazio Kontseilua izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legearen 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, aurka egiteko, ikusteko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko aukera ematen duten fitxategien segurtasunaren ardurari dagokionez, fitxategiak banatu egin dira Erakunde Zentralaren organoen artean. Hona hemen banaketa:

Asistentzia sanitarioko atala: 34. eta 35. fitxategiak.

Zazpigarrena.– Datuak Babesteko Erregistro Nagusian fitxategiak erregistratzea.

Datuak Babesteko Agentziari jakinaraziko zaizkio erabaki honetan zerrendatutako fitxategiak, Agentziak fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Nagusian sar ditzan. Horretarako, xedapen honen kopia bat bidaliko da Agentziara, eta kopia bidaltzeko, Agentziak egindako eredu normalizatua erabiliko da.

Zortzigarrena.– Erabakia indarrean jartzea.

Erabaki hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 13a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren

Administrazio Kontseiluaren lehendakaria,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

LEHEN ERANSKINA: OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO FITXATEGIAK

(OSASUNAREN ALORREKOAK)

1.– FITXATEGIEN EGITURA

Atal honetan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan identifikatu diren eta Datuak Babesteko Agentziari jakinarazi zaizkion datu pertsonalei buruzko fitxategi automatikoak zeintzuk diren zehazten da. Fitxategi bakoitzeko, honako zehaztasun hauek emango dira:

– Fitxategiaren izena.

– Fitxategiaren arduraduna.

– Zein zerbitzuren aurrean balia daitekeen ikusteko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideaz.

– Fitxategia sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen orokorra.

– Fitxategiaren segurtasun-maila.

– Fitxategiaren oinarrizko egitura.

– Fitxategiaren helburua.

– Lortu nahi diren datu pertsonalak zein pertsona edo talderenak diren.

– Datuak jasotzeko prozedura.

– Datuak besteri uztea edo jakinaraztea, eta nazioarteko transferentziak (halakorik balego).

Ondoren, datu pertsonalei buruzko fitxategi automatikoen zerrenda zehaztuko da.

34. fitxategia: haurren gorreriaren antzemate goiztiarraren erregistroa.

FITXATEGIAREN ARDURADUNA

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA

Asistentzia Sanitarioko Atala.

– Zuzendaritza.

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA (Erakunde Zentrala)

Araba kalea, 45

01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Telefonoa: 945-006000

Faxa: 945-006193

IKUSTEKO, ZUZENTZEKO EDO DEUSEZTATZEKO ESKUBIDEA

Hona hemen zein zerbitzu edo unitateren aurka erabil daitekeen ikusteko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubidea:

– Bulegoaren izena.

Asistentzia Sanitarioko Atala.

– Zuzendaritza.

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA (Erakunde Zentrala)

Araba kalea, 45

01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Telefonoa: 945-006000

Faxa: 945-006193

FITXATEGIA SORTZEKO, ZUZENTZEKO EDO DEUSEZTATZEKO XEDAPEN OROKORRA

SEGURTASUN NEURRIAK

– Segurtasun maila. Handia.

FITXATEGIKO DATU PERTSONALEN OINARRIZKO EGITURA ETA DESKRIBAPENA

– Norberaren datuak.

	– Izen-abizenak.

	– Helbidea.

	– Telefonoa.

	– Besterik: historia klinikoaren zenbakia.

– Beste datu batzuk.

	– Nortasunari buruzko datuak.

	– Osasunari buruzko datuak.

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA AURREIKUSTEN ZAIZKION ERABILERAK

– Helburuaren eta aurreikusten zaizkion erabileren deskribapen zehatza. Haurren gorreriaren prebentzio goiztiarrerako programaren emaitzen erregistroa eta ebaluazioa.

ZEIN PERTSONA EDO TALDERI BURUZKO DATU PERTSONALAK LORTU NAHI DIREN EDO DATU HORIEK JAKINARAZTERA BEHARTUTA DAUDEN PERTSONA EDO TALDEAK ZEIN DIREN

Haurren gorreriaren prebentzio goiztiarrerako programan parte hartzen duten ama eta jaioberriak.

DATUAK BILTZEKO PROZESUA ETA BIDEA

– Datuen jatorria.

– Interesatua bera, edo bere legezko ordezkaria.

– Datuak biltzeko prozedura.

– Inkestak edo elkarrizketak.

– Inprimakia.

– Besterik: Informazioa lortzeko iturri bateratuak.

– Datuak jasotzeko erabilitako euskarria.

– Papera

– Euskarri informatikoa.

DATUAK BESTERI UZTEA EDO JAKINARAZTEA

– Utzi eta antzeman direnak.

35. fitxategia: Tuberkulosiaren erregistroa

FITXATEGIAREN ARDURADUNA

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA

Asistentzia Sanitarioko Atala.

– Zuzendaritza.

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA (Erakunde Zentrala)

Araba kalea, 45

01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Telefonoa: 945-006000

Faxa: 945-006193

IKUSTEKO, ZUZENTZEKO EDO DEUSEZTATZEKO ESKUBIDEA

Hona hemen zein zerbitzu edo unitateren aurka erabil daitekeen ikusteko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubidea:

– Bulegoaren izena.

Asistentzia Sanitarioko Atala.

– Zuzendaritza.

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA (Erakunde Zentrala)

Araba kalea, 45

01006 Vitoria-Gasteiz (Álava)

Telefonoa: 945-006000

Faxa: 945-006193

FITXATEGIA SORTZEKO, ZUZENTZEKO EDO DEUSEZTATZEKO XEDAPEN OROKORRA

SEGURTASUN NEURRIAK

– Segurtasun maila. Handia.

FITXATEGIKO DATU PERTSONALEN OINARRIZKO EGITURA ETA DESKRIBAPENA

– Norberaren datuak.

	– NAN

	– Gizarte Segurantzako zenbakia/OTI

	– Izen-abizenak.

	– Helbidea.

	– Telefonoa.

	– Besterik: historia klinikoaren zenbakia.

– Beste datu batzuk.

	– Nortasunari buruzko datuak.

	– Osasunari buruzko datuak.

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA AURREIKUSTEN ZAIZKION ERABILERAK

– Helburuaren eta aurreikusten zaizkion erabileren deskribapen zehatza. Tuberkulosi-kasuen eta egon daitezkeen kutsaduren kontrola eta erregistroa.

ZEIN PERTSONA EDO TALDERI BURUZKO DATU PERTSONALAK LORTU NAHI DIREN EDO DATU HORIEK JAKINARAZTERA BEHARTUTA DAUDEN PERTSONA EDO TALDEAK ZEIN DIREN

Tuberkulosiak jotako pertsonak eta kutsatuak izan daitezkeenak.

DATUAK BILTZEKO PROZESUA ETA BIDEA

– Datuen jatorria.

– Interesatua bera, edo bere legezko ordezkaria.

– Datuak biltzeko prozedura.

– Inkestak.

– Inprimakia.

– Datuak jasotzeko erabilitako euskarria.

– Papera

DATUAK BESTERI UZTEA EDO JAKINARAZTEA

Osasun Saila – Eusko Jaurlaritza.


Azterketa dokumentala