Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2938

IRAGARKIA, 2004ko martxoaren 8koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Bizkaiko Lurralde Bulegoko Buruarena, Zierbena Bizkaia 2002, A.I.E. enpresak lehorretik itsasora isurtzeko baimen eskariari dagokion espedientea jendaurrean jartzen duena.

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko den otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 26.2 artikuluaren babesean, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Uren Zuzendaritzan lehorretik itsasora isurtzeko baimen eskaria aurkeztu da. Eskariaren datu esanguratsuak hauek dira:

Espedientearen kodea: 4-3/V/B

Eskatzailea: Zierbena Bizkaia 2002, A.I.E.

Helbidea: Kale nagusia, 45-5.º – Bilbao (Bizkaia)

Jardueraren kokapena: El Calero, z/g - Zierbena (Bizkaia).

Isurketa gunea(K) (UTM):

X: 494.374

Y: 4.800.388

X2: 493.540

Y2: 4.800.284

Isurketa mota eta bolumena:

Ur beltzak (1460 m3/urte)

Itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenetako eta lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenak emateko jardunbidea ezartzeko den abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenen izapidetzan, jendaurrean jarriko da hogei eguneko epean zehar kasuan kasuko espedientea, edozein pertsona fisiko zein juridikok espedientea aztertu eta ondoren, hala badagokio, bidezko jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Ondorioz, Zierbena Bizkaia 2002, A.I.E. enpresak Zierbena (Bizkaia) udalerrian duen jarduerak lehorretik itsasora isurtzeko egin duen baimen eskariari dagokion espedientea jendaurrean jartzen da 20 eguneko epean, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Aurreko paragrafoan jasotakoa betetzeko, aipatutako espedientea interesatuen esku izango da Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Lehendakari Agirre, 9. Bilbo).

Bilbao, 2004ko martxoaren 8a.

Bizkaiko Lurralde Bulegoko burua,

LUIS FERNANDO PICAZA CORTES.


Azterketa dokumentala