Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2936

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu zuzendariarena, 744/04 prozedura arruntean interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak honako hau agindu du: 744/04 prozedura arruntean interesaturik egon daitezkeenak epatzea; izan ere, Vitoria-Gasteizko Udalak abiarazi du prozedura hori, ondokoaren aurka:

Agindua, 2004ko otsailaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarena (EHAAko 53. zk, 2004-03-17), abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurrien gainekoak, bere 11.4 artikuluan aipatzen dituen babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1.– Aipaturiko espedientean interesa izan dezaketen guztiak epatzea, bederatzi eguneko epearen barruan esandako Epaitegira agertu ahal izan daitezen.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala