Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
2921

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko 667/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zebakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2.667/03 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: Jose Ramon Molinuevo Oteo.

Abokatua: Ortega Tocino, Maria de las Flores.

Prokuradorea: Maria Luz Axpe Tobar.

Demandatua: Agostinho Joao Antonio eta Gahuidi Serges Sebastien.

Gaia: N11 errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Oso-osorik baietsi dut José Ramón Molinuevo Oteo jaunak aurkeztu duen demanda, Agostinho Joao Antonio jaunaren eta Gahuidi Serges Sebastien jaunaren kontrakoa. Beraz, deklaratzen dut bidezkoa dela Bilboko Lezeaga kaleko 6 zenbakian, 4. solairuan, B letran dagoen etxebizitzaren errentamendu-kontratua deuseztatzea. Hori dela eta, legez jarrita dagoen epean etxea uztera kondenatzen ditut demandatuak, eta ohartarazten diet etxetik botako direla baldin eta agindutakoa betetzen ez badute. Halaber, demandatzaileari honako hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut: 670,38 euro, oraindu ez diren errentengatik eta beste zor batzuengatik, eta legezko interesak, ebazpen honen egunetik hasi eta guztia ordaintzen den arte sortzen direnak, bi puntuz gehituta. Auzi honetan sortutako kostuak demandatuei ezartzen dizkiet beren-beregi.

Inpugnatzeko era: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Hala ere, errekurtsoa onartzeko, egiaztatu egin beharko da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta daudela; hala egin ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak, Gahuidi Serges Sebastien jaunak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala