Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2919

EDIKTUA, 362/04 porrot prozeduraren ondoriozkoa..

Nik, Iciar Puente Erquiaga andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

JAKINARAZTEN DUT:

General de Montajes Alvi S.L.L. sozietatearen ordez Jaime Goyenechea Prado prokuradoreak eskatuta, merkataritza-sozietate horren borondatezko porrotaren gaineko judizioa egin da. 2004ko apirilaren 26an, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak judizio horren gaineko autoa eman du, eta deklaratu du General de Montajes Alvi S.L.L. sozietatea sozietatea porrot egoeran dagoela, zeina bere ondasunak erabiltzeko eta administratzeko gaitasungabetua gerazten baita; halaber, epekako bere zorrak epemugatuak direla deklaratu da. Beraz, porrot egin duenak ezingo du ez ordainketarik egin ez eta ondasunik eman ere; hemendik aurrera administrari-gordailuzain Eduardo Cobaneda jaunaren aurrean egin beharko da hori eta gero sindiko jaunen aurrean. Beren betebeharrez libraturik ez daudela ohartarazten zaie. Halaber, porrot egin duenaren ondasunak dauzkaten guztiei jakinarazten zaie komisarioari, Javier Santamaria Rubio jaunari, adierazi beharko diotela eta ondasunen egiaztagiria eman beharko diotela, eta, bestela, ondasun–ezkutatzailetzat eta porrot egin duenaren konplizetzat joko direla.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala