Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2918

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko 121/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Mara Ezquerra Bilbao andreak eskatuta L2.121/04 hitzezko judizioa bideratu da Nieves Martinez Saez andrearen aurka, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bat dela-eta (N11). Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta lauko martxoaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Mara Ezquerra Bilbao.

Abokatua: Jose Maria Huerga Aldazabal.

Prokuradorea: Begoña Urizar Arancibia.

Alderdi demandatua: Nieves Martinez Saez.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: N11 ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut Urizar prokuradoreak Mara Ezquerra Bilbao andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Nieves Martinez Saez andrearen aurkakoa. Hori dela eta, suntsitutzaat deklaratzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatuta etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Halaber, demandatzaileari bi mila bostehun eta berrogeita hamabost euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

2.– Prozesu honetan sortutako kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko era: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Demandatuari, Nieves Martinez Saez andreari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala