Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2917

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 530/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), gauza komun bat zatitzeko L2 530/03 prozezedura arrunta bideratu da, Alejandro Bilbao Rodrigo jaunak eskatuta, Lipazuca S.L. sozietatearen aurka eta Samuel Menchaca Araus eta Victoria Menchaca Araus jaun-andreen jaraunsleen aurka —ez dakigu nortzuk diren—. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

13/04 EPAIA

Epailea: Javier Garcia Encinar jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2004ko urtarrilaren 20a.

Alderdi demandatzailea: Alejandro Bilbao Rodrigo.

Abokatua: Gabriel Maura Barandiarán.

Prokuradorea: Begoña López Del Hoyo.

Alderdi demandatua: Lipazuca S.L.

Abokatua: José Luis Sadaba.

Prokuradorea: Marta Martínez Pérez.

Alderdi demandatua: Samuel jaunaren eta Victoria Menchaca Araus andrearen jaraunsleak (ezezagunak).

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: gauza komun bat zatitzea.

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut López del Hoyo prokuradoreak Alejandro Bilbao Rodrigo jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Beraz, deklaratzen dut honako finka hau banatzea ezinezkoa dela: hiri-finka, Barakaldoko Portu kaleko 15 zenbakian, 3. eskuman dagoen etxebizitza; 79 metro karratu ditu; Samuel eta Victoria Menchaca Araus jaun-andreei dagokienez, Barakaldoko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 388 liburukian, 302 liburuan, 49 folioan, 20.437 finka, 3. inskripzioa; demandatzaileari eta Lipazuca S.L. sozietateari dagokienez, berriz, honela inskribatuta dago: 864 liburukian, 657 liburuan, 3 folioan, 20.437 finka, 5. inskripzioa. Zatitu ezin denez, finka enkante publiko baten saltzeko agintzen dut. Kanpoko lizitatzaileak hartuko dira.

2.– Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, zeina auzi-ihesean baitago.

Aurkatzeko era: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Demandatuei, Samuel Menchaca Araus eta Victoria Menchaca Araus jaun-andreen jaraunsleei —ez baitakigu nortzuk diren—, legez jarritako moduan jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala