Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2913

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei sail honetaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte hartzen laguntzearren, hainbat motatako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiteko Aginduaren egokitzapena, 2004 ekitaldira egiten duena.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta dekretu horren IX. Tituluan ezarritakoaz bat, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen, hain zuzen ere Euskadiko aurrekontu orokorren kontura emandako diru-laguntzak arautzen zituzten xedapen batzuek indarrean jarrai zezaten. Luzapen horri esker, gobernuak eta sail eta autonomiadun erakundeek 2004. urterako laguntzen epeak eta baldintzak egokitzeko aukera izango dute.

2003. urteko ekitaldian, 2003ko uztailaren 16ko Agindua eman zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eta agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei sail honetaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte hartzearren banakako diru-laguntzetarako deia egin zitzaien; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2003ko uztailaren 31n, 149. zenbakian, eta gorago adierazitakoagatik, beharrezko egokitzapenak egin behar dira epe eta baldintzetan, agindu hori 2004. urtean ezarri ahal izateko.

Hori horrela izanik, ondorengoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleentzat, 2003ko urriaren 1a eta 2004ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-jardueretan parte har dezaten. Horretarako, 464.000 euro emango dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako partidan.

Kopuru hau aldatzeko eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartu beharko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza programak martxan jarri izateagatik sortu diren aurrekontu erabilgarritasun ez agortuen arabera, eta hauen ebazpena baino lehen. Informazio hau Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez ezagutaraziko da.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2003ko uztailaren 16ko aginduaren bidez bideratutako deialdiko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkeztu nahi badira, epea 2004ko urriaren 6a arte (hau barne) izango da. Agindu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena da, eta horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei sail honetaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte hartzen laguntzearren, hainbat motatako banakako dirulaguntzetarako dei egiten da.

3. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Aipatzen ari garen dirulaguntzak eskuratu nahi dituztenek Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzara helaraziko dituzte, erantsita dauden I. eta II. eranskineko ereduen arabera eta eskatzen diren agiri guztiekin batera.Zuzenean bidaliko dituzte Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako bulegoetan.

4. artikulua.– Data eta epeen egokitzapena.

2003ko uztailaren 16ko Aginduan, 2002 urteari erreferentzia egiten dioten epeak eta datak, automatikoki 2003ra aldatuko dira, eta 2003 urteari egiten diotenak, 2004ra.

Era berean, 6.4 artikuluan, 00/01 eta 01/02 ikasturteei egindako erreferentziak, 01/02 eta 02/03 ikasturteetara aldatuko dira hurrenez hurren.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Jende guztiak jakin dezan eta interesatuek eskura izan dezaten, agindu honekin batera I eranskinean eskaera-eredua eta II.ean Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria argitaratzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta beronen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; beste aukera, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea izango da; azken hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkeztu beharko da, EHAAen argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabete igaro baino lehen.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

ESKAERAREN EREDUA. BANAKAKO DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERA. 2004. URTEA

NORBERAREN DATUAK

Abizenak: 	

Izena: 	 NAN:

Bizilekua (helbidea): 	 Telefonoa:

Herria: 	 Posta-kodea: ...................... Herrialdea:

BANKUKO KONTUAREN KODEAK

	Erakundea	Bulegoa	KD	Kontu-zenbakia

ZEIN JARDUERA EGITEKO ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA

n A.-	Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko ikastaroak egiteko.

n B.-	Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntzako jarduerak egiteko.

n C.-	Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, baina Espainian, prestakuntza-jarduerak egiteko.

n D.-	Espainiatik kanpo, baina Europar Batasuneko estaturen batean, prestakuntza-jarduerak egiteko.

	Lehentasuna BAI n EZ n

PRESTAKUNTZAKO JARDUERARI BURUZKO DATUAK

Izena: 	

Egunak: Hasiera: ......../......../........ Amaiera:

Erakunde antolatzailea: 	

Tokia: 	

ADMINISTRAZIO- EDO LAN-EGOERA

1.– Karrerako edo praktikako funtzionarioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

2 - Sare publikoko lan-kontratu mugagabeko langilea&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

3 - Egonkortasuna duen bitarteko funtzionarioa&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats"> n

4 - Egonkortasunik ez duen bitarteko funtzionarioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

5 - Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeko langilea&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

6 - Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuko langilea&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

7.– Beste batzuk (zehaztu) &#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats">n &#9;

LAGUNTZAGAI DEN KOSTUA

Matrikula eta hilerokoak: &#9; euro

Bidaiak ................................. km x

Mantenu-egunak: ................................. x 20 euro) &#9;euro

Ostatua: ................................. gau x 36 euro (48 euro atzerrian) &#9; euro

LAGUNTZAGAI DENA, GUZTIRA &#9; euro

HONEKIN BATERA AURKEZTUTAKO AGIRIAK

n Jardueraren deialdia edo ikasketen ziurtagiria

n Jardueran parte hartu izana egiaztatzeko ziurtagiria

n Matrikularen ordezkagiria, ordainketaren frogagiriarekin batera

n Ostatu-gastuen jatorrizko faktura

n Ikastetxearen ziurtagiria, II. eranskinari jarraiki

n Norberaren iritzi-txosten laburra

n Baimena, jarduera lanorduetan egiten bada.

Behean sinatzen duen honek hitz ematen du gorago agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta deialdi honetara aurkezten duen jarduera egiteko ez duela beste inongo laguntzarik jaso.

..........................., 2003ko ...............(a)ren
EEskatzailearen sinadura

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA

II. ERANSKINA
IKASTETXEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: &#9; Kodea: ..............

Helbidea: &#9; Telefonoa:

Herria: &#9; Posta-kodea: ...................... Herrialdea:

Ikastetxe-mota&#9; Publikoa n Pribatua n

Nik, &#9;

jaunak/andreak, ikastetxe horretako idazkaria naizenez, honako hau

EGIAZTATZEN DUT

1) &#9;jauna/andrea

(NAN-zk.: &#9;) jardunean dagoela irakasle ikastetxe horretan, eta bere administrazio-egoera

edo lan-egoera honako hau dela:

n 1.– Karrerako edo praktikako funtzionarioa&#9;

n 2 - Sare publikoko lankontratu mugagabeko langilea &#9;

n 3 - Egonkortasuna duen bitarteko funtzionarioa &#9;

n 4 - Egonkortasunik ez duen bitarteko funtzionarioa &#9;

n 5.– Beste batzuk (zehaztu)&#9;

2) 2003-2004 ikasturtean ikasgai hauek eman dituela, ondoren zehaztutako orduetan eta mailetan:

&#9;IRAKASGAIAK&#9;MAILAK&#9;ASTEKO ORDUAK

...............................(e)n, 2004ko

&#9;O.E.&#9;Idazkariaren sinadura

&#9;Ikastetxeko zuzendaria&#9;eta ikastetxeko zigilua


Azterketa dokumentala