Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2911

93/2004 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Euskadiko Orkestra SA Sozietate Publiko Anonimoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko baimena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari emateko dena eta sozietate horren estatutuak aldatzeko dena.

Euskadiko Orkestra SA Sozietate Publiko Anonimoaren Administrazio Kontseiluak aipatu baltzuaren kapitala gehitzea proposatu du, ondarezko inbertsioei aurre egitearren. Sozietatearen gaur egungo kapitala milioi bat hirurehun eta hirurogeita sei mila eta bostehun (1.366.500) eurokoa da, guztia ere bazkide bakarra denez Euskal Autonomia ERkidegoko Administrazioak harpidetua eta ordaindua, 2.733 akzio izendutan gauzatzen dena —bakoitza bostehun (500) euroko balio nominalekoa—, akzio horiek, bestalde, 1etik 2.733ra (biak barne) korrelatiboki zenbatutakoak dira, eta edozein jaulkipen zerga eta gastutik libre eta parean dira.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak sozietate publikoetan partaidetzak erosteko, Jaurlaritzak baimena eman beharko dio dekretu baten bidez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta kasuan kasuko sozietatea administratiboki menpe duen Saileko sailburuak elkarrekin proposatu ondoren. Euskadiko Orkestra SA Sozietate Publikoa Kultura Sailari atxikia da, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Euskadiko Orkestra Sozietate Publikoak jaulkitako akzioak, beherago zehaztutakoak, harpidetzeko baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, bazkide bakarraren eskubideez baliatuaz harpidetzeko hain justu ere: berrogeita hamaika (51) akzio —bakoitza bostehun (500) eurokoa—, 2.734tik 2.784ra korrelatiboki zenbatuak. Hirurehun eta berrogeita bi euro eta hirurogeita hamabi zentimoko (342,72) jaulkipen-sariarekin egingo da jaulkipena, hain justu ere 51 akzioetariko bakoitzeko sei euro eta hirurogeita hamabi zentimorekin (6, 72) Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak guztiz ordaindu beharrekoa hauxe da: hogeita bost mila zortziehun eta berrogeita bi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (25.842,72).

2. artikulua.– Sozietateko estatutuen 5. artikulua aldatu egin da. Honela geratu da:

"5. artikulua.– Sozietatearen kapitala

1.– milioi bat hirurehun eta laurogeita hamabi mila eurotan (1.392.000) finkatzen da sozietateren kapitala, 2.784 akziotan gauzatzen dena —bakoitza bostehun (500) euroko balio nominalekoa—, eta 1etik 2.784ra korrelatiboki zenbatutakoak, guztiak ere harpidetuak eta ordainduak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko maiatzaren 25ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala