103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
2910
EBAZPENA, 2004ko apirilaren 28koa, Alfonso Jaime Unceta Satrústegui jauna, "Soziologia" jakintza-arloan Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez egin zen.
Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko plazak betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2003ko azaroaren 12ko (abenduaren 5eko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.
Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzea ebatzi du: Alfonso Jaime Unceta Satrústegui jauna, N.A.N.-zkia 15.920.482, jakintza-arloa: Soziologia. Saila: Soziología II.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Leioa, 2004ko apirilaren 28a.