Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2004ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2692

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 23koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, «Idwji irlan (Kongoko ED) Osasun Laguntza hobetzea» izeneko proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. FISC-Fundación Internacional Solidaridad Compañia de Maria erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2003ko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2003ko ekitaldiaren kontura proiektuei laguntzak emateko dei egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen maiatzaren 27ko 117/2003 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. idatz-zatian: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri emango dio berehala Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuaren agindu baten bidez 147.069,16 euro eman zitzaizkion «FISC-Fundación Internacional Solidaridad Compañía de María» erakundeari, Idwji irlan (Kongoko ED) Osasun Laguntza hobetzeko proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek 2004ko otsailaren 6an Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari bidalitako jakinarazpenaren bidez uko egiteko eskabidea egin zuen proiektua gauzatu baino lehen. Aragoiko Gobernuak jarri zuen proiektu horretarako diru-laguntza osoa.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– «Idwji irlan (Kongoko ED) Osasun Laguntza hobetzea» izeneko proiektuan «FISC-Fundación Internacional Solidaridad Compañía de María» entitateak uko egiteko egindako eskabidea onartzea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2003ko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua eta ondorioz, Fondoak urte horretarako emandako diru-laguntza jaso behar duten proiektuen zerrendatik kendu behar da proiektu hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 23a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala