Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2004ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2691

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-2357/03-BO-009 espedientean Francisco José Sanz Rodríguez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Surbisa, S.A.–k finantza-laguntzarako aurkeztutako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Enpresa hori Bilboko udalerriko Atxuri kaleko 39an dagoen higiezineko auzo-elkartearen ordezkaria da eta eskabidearekin batera etxebizitzaren erosketari eta diru-laguntzen eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu zituen.

2.– Espedientea izapidetu ostean, Lurralde ordezkariak 2003ko abuztuaren 5ean hartutako ebazpenaren bidez, osoan bereoneratzeko babespeko jardueren artean sailkatu zituen jarduera horiek, sailkapenak dakartzan babespeko aurrekontuak eta guzti. Ebazpen hori 2003ko abuztuaren 26an jakinarazi zitzaion interesatuari (jaso izanaren txartela espedientean agertzen da). Bertan adierazten zenez, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zuten ebazpenaren aurka, Saileko Zerbitzu zuzendariari zuzenduta eta horretarako epea jakinarazpena jasotzen zen egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa zen.

3.– Francisco José Sanz Rodríguez jaunak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2003ko urriaren 9an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta bertan errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatu zuen.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtso-egileak interesatua dela kreditatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1002 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.

3.– Espediente hau izapidetzerakoan 2000ko abenduaren 26an ezarritako prozedura-arauak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren arauak bete dira.

4.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak honela dio 115. artikuluan: gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.

5.– Oraingo honetan errekurritutako ebazpena 2003ko abuztuaren 26an jakinarazi zen eta, ondorioz, errekurtsoa aurkezteko epea 2003ko irailaren 27an amaitzen zen. Errekurtsoa, aldiz, 2003ko urriaren 9an aurkeztu zen, erabat epez kanpo.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Francisco José Sanz Rodríguez jaunak 2003ko urriaren 9an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea, epez kanpo aurkeztu zuelako. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2003ko abuztuaren 5ean EB2-2357/03-BO-009 espedientean hartutako Ebazpenaren aurka aurkeztu zen errekurtsoa. Ebazpena, beraz, bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke artez Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 11.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala