85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Coviran S.C.A. E.Koop.
2395
IRAGARKIA, Coviran, S.C.A. enpresak S.C. San Miguel de Vitoria xurgatuta, bien bat-egiteari buruzkoa.
Coviran, S. C. A. enpresak abenduaren 15ean egin zuen batzarra (helbide soziala: Atarfe, 432 errepide nazionala, 431 k. (Granada) eta S.C. San Miguel de Vitoria enpresak ere abenduaren 15ean egin zuen berea (helbide soziala: Jundizko Industrialdea, Lermandabide kalea 5, Vitoria-Gasteiz). Bi enpresen batzar horiek bigarren deialdian egin ziren, eta, bertaratuen eta ordezkoen artean, parte hartzaile guztiak bertan zirela, aho batez erabaki zen bi enpresek bat egitea, horretarako, lehen enpresak bigarrena xurgatuta.
Batu diren kooperatiben eragiketak, kontabilitate-ondorioetarako, kooperatiba berriak edo xurgatzaileak egindakotzat joko dira bi mila eta laugarren urteko urtarrilaren batetik aurrera.
Kooperatiben bategite proiektua bera eta horri dagozkion agiri guztiak bazkideentzat eskuragarri egon dira bi enpresen batzarretarako deialdiak egin zirenetik aurrera, era horretara betetzeko bi lege-xedapen hauek: batetik, Andaluziako Kooperatiba Baltzuei buruzko martxoaren 31ko 2/1999 Legearen 103. art. eta hurrengoak (gerora, abenduaren 16ko 3/2002 Legeak eraldatua); eta, bestetik, aurrekoei lotuta, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 77. art. eta hurrengoak.
Atarfe (Granada) eta Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 22a.
Coviran, S. C. A. baltzuko lehendakaria,
ANTONIO ROBLES LIZANCOS.
S. C. San Miguel de Vitoria baltzuko lehendakaria,
FÉLIX BASTERRA MTZ DE ESTÍBALIZ.