85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2392
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 66/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 03.0645.48.02.01.02 administrazio-errekurtsoaren gaineko espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.
Francisco Javier Aranzabal Pérez jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (San Bartolomé kalea, 2, 2. ezker, Gernika). Beraz, jakinarazten zaio Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Industrias de Madera Aglomeradas, S.A baltzuak eskatuta bideratu da, 2003ko abenduaren 15ean jakinarazi zen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2003ko abenduaren 3ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori SH-367/03 zehapen-espedientearen gainekoa da (695-03/6V zenbakiko arau-hauste akta) eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Ebazpenaren aurka alderdi honek jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Francisco Javier Aranzabal Pérez jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
ABEL LOPEZ DE AGUILETA QUINTANA.