85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
2391
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen hori, José Jiménez de Vicuña Martínez jaunak eskatuta hasi den 362/03 erreferentzia-zenbakiko espedienteari dagokio eta Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoa da.
Segurtasuneko sailburuordeak ebazpena eman du 2004ko urtarrilaren 27an, eta horren bidez, interesatuak egindako eskaeran atzera egin duela ulertzen da.
Ebazpena ezin izan denez gero jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:
1.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Beronen aurka, nahi izanez gero, Herrizaingo Saileko sailburuari edo ebazpen hau eman duenari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epearen barruan, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharra izan gabe, interesatuak zuzenean jo dezake Norberaren Datuen Babeserako Agentziara bere interesak defendatzeko, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 18.2 eta 23.3. artikuluetan eta LORTAD garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarririk dagoenarekin bat etorriz; interesatuak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita hautsitakotzat jotzen dituen Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak ere. Datuen Babeserako Agentziak emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.
2.– Interesatuak bere esku dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetean (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretan bertaratu arren, ez da etengo ezta oztopatuko ere aurreko atalean azaltzen diren inpugnatzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak zenbatzen hastea.
Erandio, 2004ko martxoaren 30a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.