Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2383

IRAGARKIA, beheko espedienteei buruz Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena; espedienteok lege-xedapen hauek haustearren ireki ziren: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa.

Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea, eta horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio interesatuak Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, nahi duenak espedientea begiratzeko aukera izango du, honako helbide honetan: Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epe orokorra baino luzeagoa bada, orduan, ordainketarako epea luzatu egingo da, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatu ere; hori horrela izango da baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(212/1998 Deketua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).

3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA.

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa- VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561

4.– Gorago adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko zenbatekoa, premiamendu-bidez eta interesatuaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zehapenei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko EBO, 173 zk.) xedatutakoa dela bide, honako hau jakinarazten zaio interesatuari: ezarri dioten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentru edo zerbitzu batean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin badu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen baditu. Horretarako bere asmoa adierazi beharko dio Administrazio honi, gehienez jota, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	EBAZPEN 	ZIGORRA	HAUTSITAKO

		EGUNA	EGUNA		ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE 	N.º EXP.–	FECHA 	FECHA 	 SANCION 	ART.

		INFRACC.	RESOL.		INFRINGIDO

JIMENEZ MATOS, JOSE HORACIO	405X0301480-2	 15-04-03	06-02-04	301eur./RET.	23 a)	

LOPEZ ARJONA, JOSE ANTONIO	405X0301489-3	20-04-03	 30-01-04	301eur./RET.	25.1	

MOSTAFA, HASSOUN	405X0301303-51	09-02-03	 06-02-04	RETIRADA	25.1	

ETXEANDIA CIRION, MARIA JESUS	405X0301404-3	 09-10-02	30-01-04	301eur.	23 c)	

CORRES MEDRANO, SANTIAGO	405X0200542-6	26-01-02	 29-01-04	ALZAMIENTO 	25.1/25.2

				SUSPENSION	

LLANO VILLENA, ARKAITZ	405X0301832-5	16-02-03	 13-02-04	RETIRADA	25.1	

JIMENEZ JIMENEZ, JESUS	405X0300448-5	19-11-02	 06-02-04	750eur./RET.	23 a)	

OLABARRIA OLEAGA, ZIGOR	405X0300656-5	11-12-02	 30-01-04	ARCHIVO	23 c)	

AGUIRRE AMANTEGUI, JUAN MARIA	405X0300656-5	 11-12-02	30-01-04	ARCHIVO	23 c)	

RUIZ GUTIERREZ, JOSE CARLOS	405X0301208-4	26-02-03	 26-12-03	600eur./RET.	23 a)	

GARCIA RAMOS, JUAN PABLO	405X0301550-5	27-02-03	 23-01-04	600eur./RET.	25.1	

RET.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea/ Retirada del arma o sustancia incautada.

Iurreta, 2004ko martxoaren 12a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala