85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
2381
IRAGARKIA, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena; ebazpen horiei lotuta, behean adierazitako zehapen-espedienteak ireki dira, honako lege-xedapen hauek haustearren: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa, Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legea, eta Segurtasun Pribatuari buruzko Araudia onartu zuen abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretua.
Ildo horretatik, iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– Interesatuek ikusgai izango dute espedientea 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, helbide honetan: Segurtasun sailburuordearen kabinetea, Larrauri Mendotxe bidea 18; Erandio. Epe horretan, interesatuek beren buruen aldeko komenigarritzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak ere proposatu ahal izango dituzte.
2.– Zehapen-prozedura hasteko ebazpena dela-eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena eta, beraz, azkenean zehapen-ebazpena ematen bada ere, zehapen-ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.
IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE	EBAZPEN EGUNA	 HAUTSITAKO
		EGUNA		ARAUA
APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA INFRACC.	 FECHA RESOL.	ART. INFRING.
CHICO HERNANDEZ, ISMAEL	405X0400344-5	29-10-03	 16-02-04	23 ñ)LOPSC 					/155.1.2.b) y 					127.1 RSP
Erandio, 2004ko martxoaren 11.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.