85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
2375
IRAGARKIA, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena; bera denez instrukzio-egile, behean adierazitako zehapen-espedienteak ireki ditu, honako lege-xedapen hauek haustearren: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa.
Espedientatuei ebazpen-proposamen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– Interesatuek 15 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko organo instrukzio-egileari, alegia, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariari.
2.– Epe horretan espedientea bera eta bertan dauden dokumentu guztiak kontsultatu ahal izango dituzte, espediente-zenbakia emanda.
Horretarako, Segurtasun Sailburuordearen Kabinetera jo behar da, helbide honetara: Larrauri Mendotxe Bidea, 18 - Erandio.
IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE	PROPOSAMEN 	PROPOSATU DEN 	HAUTSITAKO
		EGUNA	EGUNA	ZIGORRA	ARAUA	
APELLIDOS Y NOMBRE 	N.º EXP.–	FECHA INFRACC.	 FECHA 	SANCION PROP.	ART. 					PROPUESTA		INFRINGIDO
COSTA COSTA, JONATAN	405X0301714-7	12-04-03	 05-02-04	RETIRADA	25.1	
PACHECO MORENO, RAUL	405X0301709-7	20-04-03	 05-02-04	600 eur./RET.	23 a)	
MARCOS ANTON, JUAN CARLOS	405X0301294-5	19-12-02	 05-02-04	301 eur.	23 c)	
Erandio, 2004ko martxoaren 4a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.