85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
2372
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena; ebazpen horiei lotuta, behean adierazitako zehapen-espedienteak ireki dira, honako lege-xedapen hauek haustearren: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa, Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legea, eta Segurtasun Pribatuari buruzko Araudia onartu zuen abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretua.
Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea, eta horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio interesatuak Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, nahi duenak espedientea begiratzeko aukera izango du, honako helbide honetan: Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epe orokorra baino luzeagoa bada, orduan, ordainketarako epea luzatu egingo da, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatu ere; hori horrela izango da baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.
(212/1998 Deketua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).
3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK
Kontu zk.: 2095-0631-55-21-31000143
Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA.
Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214
Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa- VITAL Kutxa.
Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561
4.– Gorago adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko zenbatekoa, premiamendu-bidez eta interesatuaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.
IZEN-ABIZENAK	ESP. ZK.	LEGE-HAUSTE 	EBAZPEN EGUNA	ZIGORRA	HAUTSITAKO
		EGUNA			ARAUA
APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA INFRAC.	FECHA RESOL.	SANCION	ART. INFRING.
INGENIERIA ELECTRONICA 	405X0301808-8	22-10-03	 30-01-04	150 eur.	22.3 LSP 150.4.a) RSP	
ALTUBE SL	
Iurreta, 2004ko otsailaren 27a.
Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.