85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2371
EBAZPENA, 2003ko apirilaren 23koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EAEko airearen kalitatea zaintzeko sare automatikoa sei ekipo-lotez hornitu eta beroiek instalatu eta mantentzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 1S/04
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: EAEko airearen kalitatea zaintzeko sare automatikoa sei ekipo-lotez hornitu eta beroiek instalatu eta mantentzea.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: ikusi loteen azalpena.
c) Loteak: bai.
1. lotea: airearen kalitatea kontrolatzeko bi (2) kabina.
2. lotea: nitrogeno oxidoen (nox) hiru (3) aztergailu.
3. lotea: bi (2) ozono-aztergailu.
4. lotea: partikulen etengabeko bi (2) burudun aztergailu (pm 10) eta (pm 5).
5. lotea: bolumen handiko erakargailu bat (1), iragazki-aldagailu automatikoa duena.
6. lotea: bolumen ertaineko hiru (3) erakargailu, iragazkiei segida emateko aparailua duena.
d) Entregatzeko lekua: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde-bulegoa. Kale Nagusia 85, 8. solairua. 48011 Bilbao.
e) Entregatzeko epea: hilabete bat.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: berrehun eta hirurogeita zazpi mila eta bederatziehun (267.900) euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde-bulegoa.
b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 8. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48011.
d) Telefonoa: 94 403 12 65.
e) Telefaxa: 94 403 12 66.
f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko maiatzaren 17a.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa eta profesionala: karatulako 22. puntuan adierazitakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 24a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 22. eta 23. puntuetan adierazitakoak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
2.– Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), adierazitako epearen barruan; edo, bestela, epe horren barruan postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. Balioa izateko, hala ere, mezua igorri eta eskuratu dela -eguna adieraziz-, eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko da. Horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak era fidagarrian identifikatuta egon beharko dute. Bide honi jarraituz egiten bada, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.
Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epeaz eta orduaz kanpo jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta eskaintzak jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzeko egunaren biharamunetik hasita.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4 aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2004ko maiatzaren 31a. Postaz bidalitako eskaintzarik egonez gero 2004ko ekainaren 4a.
e) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak. ez.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 23a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.