85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2363
EBAZPENA, 2004ko apirilaren 5ekoa, Gizarteratze zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratzearen arloan jarduteko proposamena egingo duten kide anitzeko organoko partaideak izendatzeko.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru-laguntzak arautu ziren. Agindu horren 12.2 artikuluan jartzen duenez, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarteratze zuzendariak izendatutakoa; kide izango dira, bestalde, Gizarteratze zuzendaria —lehendakari izango da— eta Gizarteratze Zuzendaritzako hiru teknikari —horietako bat idazkari izango da.
Esandakoarekin bat, hau
EBATZI DUT:
Ondoren datozenak izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratzearen arloan jarduteko proposamena egingo duten kide anitzeko organoan jarduteko. Diru-laguntza horiek, bestalde, 2003ko apirilaren 9ko Aginduaz arautu ziren, eta aurten eman da 2004ko martxoaren 17ko Agindua, Justizia, Lan eta Gizarte segurantza sailburuarena, 2003ko apirilaren 9ko Agindua 2004ko ekitaldian ezartzeko egokitzen duena.
Lehendakaria:
– María Montserrat Rejado Corcuera andrea, Gizarteratze zuzendaria.
Batzordekideak:
– José Manuel Muñoz Dermit jauna
– Fermín Etxabarri Galdeano jauna
– Beatriz Solaun Presa andrea, idazkari izango baita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 5a.
Gizarteratze zuzendaria,
M.ª MONTSERRAT REJADO CORCUERA.