Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2362

AGINDUA, 2004ko martxoaren 31koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalentzako diru-laguntzak arautzen dituen agindua 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenaren inguruan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartu zen eta haren IX. tituluak xedatzen duenari jarraiki, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten hainbat xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Horrela, Gobernuak eta haren sailek zein erakunde autonomoek epeak, baldintzak eta betebeharrak egokitu ahalko dituzte 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

2003ko ekitaldian, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2003ko maiatzaren 14ko Agindua eman zuen, eta haren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalentzako diru-laguntzak arautzen dira (2003ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 113 zk.), beraz, aipatu agindua 2004ko ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren epeak eta baldintzak egokitzea bidezkoa da.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2003ko maiatzaren 14ko Aginduan ezarritako laguntzetarako 2004ko deialdian parte hartu ahal izateko epea hilabetekoa izango da honako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Agindu horretan Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalentzako diru-laguntzak arautu ziren.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideak, 2003ko maiatzaren 14ko Aginduan xedatutako dokumentazioarekin batera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari bidali beharko dizkiete erakunde sindikalek, baita sail horretako Erregistro Nagusian edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako lekuetako batean aurkeztu ere.

3. artikulua.– Diru-baliabideak.

2004ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako 1.238.086 euro ezarriko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Artikulu honetan xedatutako diru kopurua aldatu ahalko da, horretarako, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi behar da, eta, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak beste programa batzuk burututakoan arrekontuko diru-konpururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horren berri Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honen ondorioetarako, 2003ko maiatzaren 14ko Aginduan 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldiei buruz egiten den erreferentzia, hurrenez hurren, 2003, 2004 eta 2005ko ekitaldiei dagokiela ulertuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 31.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala