Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2352

70/2004 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 10eko 170/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.

Gurutzetako Ospitaleko Langileriaren zuzendariaren uztailaren 1eko 242/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Deialdiko 5.7 oinarri-arauan xedatutakoaren ildotik, Gurutzetako ospitaleko zuzendari kudeatzaileak oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, epaimahaiak onartutakoa, aginduko du argitaratzeko EHAAn. Argitalpen horrek bi eranskin jasoko ditu.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, horretarako, ebazpen honekin batera doazen I. eta II. eranskinak erabilita. I. eranskinean destino-eskubidea duten langileen zerrenda agertuko da, eta, II. eranskinean, berriz, oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda jasoko da.

Bigarrena.– I. eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4.1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 17a.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentea,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala