Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Garraio eta Herri Lan Saila
2349

AGINDUA, 2004ko apirilaren 20koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, "Fincas y Transportes, SA" enpresari Bilboko Arangoitiko igogailuetan ematen dituen garraio-zerbitzuetarako tarifa berriak ezartzeko baimena ematen diona.

Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez eginkizun eta zerbitzuak transferitu ondoren, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak, bigarren xedapen iragankorrak xedatutakoa kontuan izanik, erabat autonomia-erkidegoaren barruan egiten diren kable bidezko garraioen alorreko eskumen osoa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari 10.32 artikuluan.

"Fincas y Transportes, SA" enpresak Bilbon Arangoitiko igogailuetan egiten duen kable bidezko garraioaren ustiapen-kostuak gehitu egin direnez, indarrean dauden tarifak igotzea komeni da.

Horiek horrela, enpresa horrek egindako eskabidea, aurkeztu dituen agiriak eta arestian azaldutako irizpideak ikusirik, eta urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4.1 artikuluaren eta martxoaren 10eko 673/1966 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– "Fincas y Transportes, SA" enpresari baimena ematea Arangoitiko igogailuetan txartel arruntaren prezioa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne direla, hogeita bi (0,22 euros) zentimoan saltzeko.

2. artikulua.– Horrez gain, 10 bidaiako abonuak 1,88 euroan saldu ahal izango dira, eta 30 bidaiako abonuak, berriz, 5,00 euroan, biek ere Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne dituztela.

3. artikulua.– Agindu honekin administrazio-bidea agortu da eta bere aurka bi hilabeteko epean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hala ezartzen baitute Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluek.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 20a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala