Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura Saila
2348

AGINDUA 2004ko martxoaren 31koa, Kultura sailburuarena, 2004/2005 ikasturtean Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE/IVEF) sartzeko plazaratu diren probetarako izen-emateari dagokion prezio publikoa ezartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 180. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta prezio publikoen bidez ordaindu beharreko ogasun, zerbitzu eta ekintzak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera, dagokion espedienteari Ogasun eta Administrazio Publikorako Sailak baiezko irizpena eman diolarik, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Izena emateko eskubideagatiko prezio publikoa.

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE/IVEF) sartzeko deitu dituzten probetan izena emateko eskubideagatiko prezio publikoa 48 eurokoa izango da.

2. artikulua.– Ordaintzeko epea eta modua.

1.– Aurreko artikuluan adierazitako prezio publikoaren ordainketa, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean sartzeko probetan izena emateko, horretarako ezarritako epean egingo da, betiere, ikaslegaiak probetarako izena ematen duenerako ordainduta izango duelarik.

2.– Prezio publiko hori honela ordain daiteke:

a) Legezko diruaz.

b) Finantza-etxe baten txekeaz edo taloiaz.

c) Finantza-etxe baten transferentziaz.

d) Postazko igorpenaz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 31.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala