50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Caja Vital Kutxa
1383
IRAGARKIA. Batzar nagusi eratzailerako deialdia. 2004ko otsailaren 26an Administrazio Kontseiluaren bileran hartutako akordioaren arabera, Kontseilari Nagusi jaun-andre guztiei dei egiten zaie datorren martxoaren 30ean (asteartea) izango den Batzar Nagusi Eratzailera. Batzarra, Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Posta, Bakea eta Independentzia kaleetatik sarrera) izango da, arratsaldeko 19:30ean lehen deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean; hona hemen
1.a Batzar Nagusiaren eraketa. 2.a Kontseilari Nagusien kargu berriaz jabetzea. 3.a Administrazio Kontseiluaren Batzarkideen hautaketa. 4.a Kontrol Batzordearen kideen hautaketa. 5.a Bilerako akta onartzeko akordioa. Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 2a. Administrazio Kontseiluaren lehendakaria, PASCUAL JOVER LAGUARDIA.EGUNEKO GAI ZERRENDA: