50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1381
IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko. Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Azpeitiko farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da. Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dute espedienteko informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa: – Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. – Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz. – Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián. – Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81, Bilbao. Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Farmazia eskuratzeko eskabideei 214,56 euro-ko tasa ezarriko zaie. Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 16a. Farmaziako zuzendaria, GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.