50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
1370
EDIKTUA, 74/03 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa. Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia Judizioa: L2 74/03 hitzezko judizioa. Demandatzailea: Marcelino Moreno Alvaro. Abokatua: Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez. Demandatua: Tomas Sánchez Picos. Gaia: N10 Hitzezko Judizioa. Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
Santin Diaz prokuradoreak Marcelino Moreno Alvaro jaunaren izenean eta haren ordez, Tomas Sánchez Picos jaunaren aurka aurkeztu demanda onetsi behar dut eta onesten dut, eta ondorioz, demandatua kondenatu behar dut eta kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila zazpiehun eta hirurogeita bederatzi (1.769 euro) euroko zenbateko printzipala ordaintzera, kostak ere alderdi demandatuak ordaindu beharko dituela. Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeren 457 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz. Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Tomas Sánchez Picos demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da. Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan egin beharko da errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurka egindako erabakiak zehaztu (PZLb, 457.2 artikulua). Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan. Bilbo (Bizkaia), bi mila eta lauko urtarrilaren hogeia. IDAZKARI JUDIZIALA.EPAITZA