50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Arabako Probintzia Auzitegia
1368
EDIKTUA, 385/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa. Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa Errekurtsoa: L2 385/03 zk.ko Hitz. Jud. Apel. Errekurtso-egilea: Vitoria-Gasteizko C. Ayala kaleko 5eko Jabe Erkidegoa. Abokatua: Blanca de la Peña Bernal. Errekurritua: Winterthur, Seg. Grles eta beste batzuk. Gaia: zenbateko bat erreklamatzea. Aipatu errekurtsoan, 2004.02.04an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita: "EPAITZA Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak epaia eman zuen bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. M.ª Paz Urdiros Arnazek, Vitoria-Gasteizko C. Ayala kaleko 5eko Jabe Erkidegoaren ordez, apelazio errekurtsoa aurkeztu zuen epai horren aurka, zeina ezetsi egiten baitugu, eta bere horretan eusten diegu hartutako erabaki guztiei. Apelatzaileari ezartzen dizkiogu gora jotze horren prozesuko kostuak. Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik. Epai honen ziurtagiriarekin batera, bidal bitez jatorrizko autoak jatorriko epaitegira, ezagutu eta exekutatu ditzaten. Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. "Pescados Mobidick S.L." apelatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da. Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan. Vitoria-Gasteiz, bi mila eta lauko otsailaren hamabia. IDAZKARI JUDIZIALA