50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Arabako Probintzia Auzitegia
1367
EDIKTUA, 371/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa Errekurtsoa: L2 371/03 P. Arrunta. Errekurtso-egilea: Jose Ramon Saenz de Maturana Aguirreurreta. Abokatua: Juan-Manuel Montabes Duran. Prokuradorea: Azucena Rodríguez Rodríguez. Errekurritua: V. Goicoechea kalea, 1eko eta 3ko Jabe Erkidegoa; eta Rosa Pinedo Rubio. Gaia: zenbateko bat erreklamatzea. Aipatu errekurtsoan, 2003.12.19an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita: "EPAITZA Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko bi zenbakiko Epaitegiak —judizio arrunteko 708/2001 autoetan— epaia eman zuen 2003ko irailaren 12an. Gero, prokuradore Azucena Rodríguez Rodríguezek, José Ramón Sáenz de Maturana Aguirreurretaren izenean eta ordez, apelazio errekurtsoa aurkeztu zuen horren aurka. Guztiz ezesten dugunez errekurtsoa, berretsi egiten dugu ebazpen hori. Errekurtso egileari ezartzen dizkiogu errekurtsoaren kostuak. Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik. Epai honen ziurtagiriarekin batera, bidal bitez jatorrizko autoak jatorriko epaitegira, ezagutu eta exekutatu ditzaten. Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Rosa Pinedo Rubio apelatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da. Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere. Vitoria-Gasteiz, bi mila eta lauko otsailaren hamabia. IDAZKARI JUDIZIALA