50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
1366
EBAZPENA, 2004ko otsailaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko urriaren 7ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2003ko ekitaldiko deialdia egin zuen. Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko urriaren 7ko Aginduak 2003. ekitaldirako diru-laguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hizketakide modura egindako lana dela-eta. Agindu horretako bosgarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren Ebazpenaren bidez. Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau EBATZI DUT: Lehenengoa.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko urriaren 7ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2003ko ekitaldiko deialdia egin zuen Agindu horrek. Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 13a. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE. EUSKAL NEKAZARITZA-SEKTOREAREKIN ZERISKUSIA DUTEN GAIETAN EUSKAL AUTONOMIA Onuradunak / Beneficiarios	Diru-laguntza eurotan / Subvención en euros Unión de Agricultores y Ganaderos de Alava – U.A.G.A.	 80.135,00 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna – E.H.N.E. – Bizkaia	47.306,08 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna – E.H.N.E. – Gipuzkoa	52.433,24 Euskal Nekazarien Batasuna – E.N.B.A. – Bizkaia	32.828, 91 Euskal Nekazarien Batasuna – E.N.B.A. – Gipuzkoa	27.701, 75ERANSKINA / ANEXO
ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREKIKO HIZKETAKIDE MODURA JARDUTEKO LAGUNTZAK
AYUDAS POR EL DESARROLLO DE FUNCIONES DE INTERLOCUCION SOCIAL CON LA ADMINISTRACION
GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTONOMA DEL PAIS VASCO EN MATERIAS ATINENTES AL SECTOR AGRARIO VASCO