50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1361
EBAZPENA, 2004ko otsailaren 5ekoa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena. Honen bidez, 2003ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da jendaurrean, betiere, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa. Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa. Beraz, aurreko paragrafoan esandakoaren arabera, honakoa EBATZI DUT: Artikulu bakarra.– 2003ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16ean emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan garatu baitzen euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa. Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 5a. Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea, JOSE IGNACIO TELLETXEA FERNANDEZ.
Enpresaren izena:	Herrialdea	Aurrerakin itzulgarri Nombre empresa	País	Anticipo reintegrable AUSA NUEVAS TECNOLOGIAS, S.L.	Rumania	1.410.960,50 AUSA PRODUCTOS ESPECIALES, S.A.	Rumania	1.500.000, 00 BIELE, S.A.	Polonia	96.880,00 BRUNNSCHWEILER, S.A.	China	153.207,00 IKOR SISTEMAS ELECTRONICOS, S.A.	México	438.000,00 LUCIO GARAY, S.A.	México	1.177.500,00 PERFILES ESPECIALES SELAK, S.L.	China	813.039,45ERANSKINA /ANEXO
GAUZATU KANPOKO EZARPENAK 2003
GAUZATU IMPLANTACIONES EXTERIORES 2003